Mondragon Unibertsitateak 14 unibertsitate-master eskainiko ditu datorren ikasturtean

Masterrak lau jakintza-arlotan banatuta daude: ingeniaritza, enpresa-kudeaketa, hezkuntza eta gastronomia.
Card image cap
2016/08/29

Datorren ikasturteari begira, Mondragon Unibertsitateak bere unibertsitate-masterren eskaintza handitu eta guztira 14 unibertsitate-master eskainiko ditu, lau jakintza-arlotan banatuta: ingeniaritza (5 master), enpresa-kudeaketa (5 master), hezkuntza (3 master) eta gastronomia (1 master). Azken master hori duela gutxi erantsitakoa da. Gastronomia Zientzietako graduondoko bat da, 90 kredituko iraupena duena, ikertzeko bokazioa duten hainbat diziplinatako unibertsitate-gradudun edo -lizentziadunei zuzendua. Ikerketan espezializatzeko lehen masterra da, gastronomia, ostalaritza eta elikaduraren sektorera eta irakaskuntza zein doktoregora bideratuta dagoena. Bere ikasleak arlo horietako ikerkuntzan eta berrikuntzan lan egiteko trebatutako profesional bihurtzea du helburu.

Unibertsitate-masterrak euren arloetan espezializatu nahi dutenentzat dira (gradudunentzat, diplomadunentzat, lizentziadunentzat edo ingeniarientzat) edo doktoregoa egin nahi dutenentzat. Azken finean, graduaren eta doktoregoaren artean dagoen irakaskuntza-maila da unibertsitate-masterra. Diziplina anitzeko ikuspegia duen izaera espezializatuko prestakuntza da, eta espezializazio profesionala edo akademikoa du helburu, edota ikerkuntzako jarduera profesional bati ekitea.

Prestakuntza praktiko eta aplikagarria

MMondragon Unibertsitateak eskaintzen dituen unibertsitate-masterrak praktikoak eta aplikagarriak dira; alegia, bat datoz unibertsitateak enpresen eta beste erakunde batzuen beharrekiko duen hurbiltasun-ereduarekin. Mondragon Unibertsitatearen kasuan, graduondokoa egiten dutenek % 90eko okupazio-maila baino handiagoa dute.

Unibertsitate Masterrak 60 ECTSko (ikasturte bat) edo 120 ECTSko (bi ikasturte) iraupena izan dezake.

Unibertsitate masterrak:

INGENIARITZAK

  • Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoa. 2 urte. Gaztelania. Arrasate. Presentziala eta online.
  • Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Kudeaketa. 1 urte. Gaztelania. Arrasate eta Donostialdea. Presentziala.
  • Sistema Txertatuak. 2 urte. Gaztelania. Arrasate. Presentziala.
  • Industria Ingeniaritza. 2 urte. Gaztelania. Arrasate. Presentziala.
  • Energia eta Potentzia Elektronika. 2 urte. Gaztelania. Arrasate. Presentziala.

ENPRESEN KUDEAKETA

  • Enpresa Zuzendaritza – MBA.  1 urte. Gaztelania. Oñati. Presentziala.
  • Gizarte Ekonomia eta Enpresa Kooperatiboa.1-2 urte. Gaztelania. Oñati. Online.
  • Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritza. 1 urte. Oñati. Gaztelania. Presentziala.
  • Marketin Digitala. 1 urte. Bilbao Berrikuntza Faktoria. Gaztelania. Presentziala.
  • Erakundeen Nazioartekotzea. 18 hilabete. Bilbao Berrikuntza Faktoria. Gaztelania. Presentziala.

HEZKUNTZA

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaikuntza. 1 urte. HUHEZI. Eskoriatza. Euskara. Presentziala.
  • Berrikuntza Didaktiko Metodologikoko Proiektuen Garapena Hezkuntza Erakundeetan.  1-2 urte. Euskara edo gaztelania. HUHEZI. Online.
  • Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan (EKOMU). 1-2 urte. HUHEZI. Euskara edo gaztelania. Online.

GASTRONOMIA ZIENTZIEN FAKULTATEA

  • Gastronomia Zientzietako Unibertsitate Masterra. Gaztelania. Presentziala. Urte eta erdi eta 90 ECTS.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa