Mondragon Unibertsitateak 13 unibertsitate-master eskainiko ditu datorren ikasturtean

Mondragon Unibertsitateak 2015-2016 ikasturtean 13 unibertsitate-master eskainiko ditu, hiru jakintza-arlotan banatuta: ingeniaritzak (bost master), enpresa-kudeaketa (bost master) eta hezkuntza (hiru).
Card image cap
2015/08/06

Unibertsitate-masterrak euren arloetan espezializatu nahi dutenentzat dira (gradudunentzat, diplomadunentzat, lizentziadunentzat edo ingeniaritzako tituludunentzat) edo doktoregoa egin nahi dutenentzat. Azken finean, unibertsitate-masterra graduaren eta doktoregoaren artean dagoen irakaskuntza-maila da. Unibertsitate-masterra diziplina anitzeko ikuspegia duen izaera espezializatuko prestakuntza da, eta espezializazio profesionala edo akademikoa du helburu, edota ikerkuntzako jarduera profesionalean hastea.

Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dituen unibertsitate masterrak praktikoak eta aplikagarriak dira; alegia, bat datoz unibertsitateak enpresen eta beste erakunde batzuen beharrekiko duen hurbiltasun-ereduarekin. Mondragon Unibertsitatearen kasuan, graduondokoa egiten dutenen okupazioa %90 baino handiagoa da.

Unibertsitate Masterrak 60 ECTSko (ikasturte bat) edo 120 ECTSko (bi ikasturte) iraupena izan dezake.

INGENIARITZAK
-Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoa. 2 urte. Gaztelania. Arrasate.
-Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza. 1 urte. Gaztelania. Arrasate eta Donostialdea.
-Industria-ingeniaritza. 2 urte. Gaztelania. Arrasate.
-Sistema Txertatuak. 2 urte. Gaztelania. Arrasate.
-Energia eta Potentzia Elektronika. 2 urte. Gaztelania. Arrasate.

ENPRESEN KUDEAKETA
-Enpresa Zuzendaritza – MBA. 1 urte. Gaztelania. Oñati.
-Gizarte Ekonomia eta Enpresa Kooperatiboa.1-2 urte. Gaztelania. Oñati.
-Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritza. 1 urte. Oñati. Gaztelania.
-Marketin Digitala. 1 urte. Oñati. Gaztelania.
-Erakundeen Nazioartekotzea. 18 hilabete. Bilbao Berrikuntza Faktoria. Gaztelania.

HEZKUNTZA
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaikuntza. Urte bat. HUHEZI. Eskoriatza. Euskara.
-Berrikuntza Didaktiko Metodologikoko Proiektuen Garapena eta Kudeaketa Hezkuntza Erakundeetan (BERRIMET). 1-2 urte. Euskara edo gaztelania. HUHEZI. Online.
-Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan unibertsitate masterra (EKOMU). 1-2 urte. HUHEZI. Euskara edo gaztelania. Online.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa