Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Ingeniaritza eta arkitektura
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Bizikleten fabrikazioa
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Mondragon Unibertsitateak 100.000 euro banatuko ditu teknologiaren sustapenean
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak oinarri teknologikoko ideia berritzaile eta jasangarriak sustatzearen alde egin du berriro, eta Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards lehiaketa (lehen, Enpresa Sortuz) antolatu du aurten ere. Lehiaketa Estatura begira ere egongo da, eta edozein ekintzaile indibidual eta startup aurkeztu ahal izango da, unibertsitatearekin lotura izan ala ez. 100.000 eurorainoko laguntza ekonomikoa banatuko da talde irabazle guztien artean. Diru-kopuruak eta horiek erabiltzeko moduak proiektu bakoitzaren arabera zehaztuko dira; baina, gehienez, 25.000 euro bideratuko dira proiektu bakoitzeko. Aurtengo deialdian parte hartzeko izen-emateak apirilaren 30ean amaituko dira, eta talde finalistak maiatzaren 6ko astean jakinaraziko dira.
Ideia originalak aurkeztu behar dituzte taldeek: ez da plagiorik onartuko. Gainera, sariak bateragarriak izango dira antzeko beste sari eta finantzaketa-iturriekin.
Lehiaketa lau fasetan banatuta egongo da: Lehen fasea izen-emateak egiteko eta proiektua aurkezteko izango da. Proiektuaren aurkezpena laburra izango da —3 minutukoa, gehienez—, negozio-ideiaren eta lantaldearen berri emango duen bideo baten bidez. Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Ekintzailetza Taldea aurkeztutako taldeekin harremanetan jarriko da, haien ideietan sakontzeko. Bigarren fasean —Road Map izenekoa—, maiatzaren 2tik 30era bitartean, ekintzailetza-taldea taldeekin bilduko da, haiei buruzko ezagutza orokorra handitzeko. Etapa horretan jakinaraziko dira hurrengo bi faseetara igaroko diren taldeak. Hirugarren fasean, maiatzaren 30etik urriaren 30era bitartean, talde irabazleak zein diren jakinaraziko da, eta ekintzailetza-proiektuetan sartuko diren ikasleak hautatuko dira. Laugarren fasean, irailaren 1etik 2025eko uztailaren 30era, proiektu ekintzaile bakoitzak Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako ikasle baten laguntza eta ekarpena izango ditu.
Lehiaketaren bidez, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak unibertsitatearen erronka estrategiko bat lortzen lagundu nahi du: 2030erako Europako ekintzailetza teknologikoaren erreferente bat izatea
Erronka: ekintzailetza teknologikoa
Lehiaketaren bidez, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak unibertsitatearen erronka estrategiko bat lortzen lagundu nahi du: 2030erako Europako ekintzailetza teknologikoaren erreferente bat izatea, hain zuzen. Halaber, beste helburu hauek ere lortu nahi ditu: Mondragon Unibertsitateko ikasleen eta irakasleen ekintzailetza sustatzea; enpresekiko harremanak sendotzea, industriaren arloan barne-ekintzailetza jasangarria sustatuz, eta gizarte-aberastasuna sortzea, bereziki unibertsitatearen eragin-eremuan.
Enpresa laguntzaileak
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak hainbat urte daramatza lehiaketa bultzatzen, eta, urteotan, enpresa askok egin dute bat harekin. Aurtengo edizioan, Fagor Taldea, Orbea, KREAN eta MONDRAGON Korporazioa dira laguntzaile nagusiak; denen artean 100.000 euroko ekarpena egin diote aurtengo edizioari, ekintzailetza-lehiaketak aurrera egin dezan. Kooperatiba horiek Gipuzkoan dute egoitza nagusia, eta konpromisoa dute lurraldeko industria-sarea indartzeko eta bertan kalitatezko enplegua sortzeko; hori dela eta, lehiaketa babestuz, beren konpromiso sozialak sustatzen dituzte.
Informazio gehiago: MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS - Mondragon Unibertsitatea