Mondragon Unibertsitatea orientazio azoketan izango da datozen hilabeteotan

Urtarrilaren 15ean burutuko da lehendabiziko azoka, Unitour deritzona. Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da, egun osoan zehar. Mondragon Unibertsitateak graduetan duen eskaintza erakutsiko du, fakultate desberdinetako informazioa zabalduz.
Card image cap
Unibertsitate bakoitzak informazio mahaia izango du azokan.
2014/01/13

Urteroko ohitura jarraituz, Mondragon Unibertsitateak unibertsitaterako orientazio azoka desberdinetan hartuko du parte datozen hilabetetan.

Unitour, urtarrilaren 15ean

Lehendabiziko zita urtarrilaren 15ean izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian, bertan burutuko baita Unitour azoka.

Topagune honetan beren etorkizun profesionala diseinatzen laguntzen zaie ikasleei, funtsezko bi gairen inguruan aukeraketa zuzena eginez: zer ikasi? non ikasi?

Estatuan, 600 ikastetxek baino gehiagok Unitour azokan jartzen dute beren konfiantza urtero; azoka honetan, aurkezten diren unibertsitateek –publikoek zein pribatuek– eskaintzen dituzten gradu guztien berri ematen da. Interesdunek gradu edo unibertsitate bakoitzaren inguruan jakin nahi duten guztiaren berri izaten dute, eta sarrerari, bekei, ikasketa planei, nazioarteko hitzarmenei eta praktika poltsei buruzko informazioa jasotzen dute, besteak beste.

Unibertsitate edo eskola desberdinak areto batean egongo dira, eta bakoitzak bere informazio mahaia izango du. Hala, ikasle, guraso zein orientatzaileek arreta pertsonalizatua jaso ahal izango dute, zuzeneko harremana, unibertsitate eskaintzaren inguruko zalantzak argitu ahal izateko.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa