Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
Mondragon Unibertsitatea hamabost onenen artean
Fundazioak egindako rankingaren laugarren edizioa da. Espainiako 69 unibertsitatek hartu dute parte eta 17 ezagutza-eremu eta 33 adierazle aztertu dira. Horiek guztiak hiru taldetan sailkatu dira: errendimendu handia, errendimendu ertaina eta errendimendu txikia.
17 ezagutza-eremu eta 33 adierazle aztertu dira
CyD rankingak helburuak eta metodologia partekatzen ditu U-Multirank rankingarekin, Europako Batzordeak sustatzen duen nazioarteko rankinga. Espainiako unibertsitateen arloan, aipaturiko rankingak CyD Fundazioa du lankide.
Mondragon Unibertsitatearen emaitzak
Mondragon Unibertsitatea errendimendu handieneko Espainiako lehen 15 unibertsitateen artean dago. (Hamairugarren tokian hain zuzen). “Ezagutzaren transferentzia” nabarmentzen da batik bat, dimentsio horretan lortutako errendimendua handia izan baita aztertutako ia adierazle guztietan: ikerketarako funts pribatuen lorpena, etengabeko prestakuntzan lortutako sarrerak, irakasle bakoitzeko lortutako patenteak, enpresekin batera lortutako patenteak, sortutako spin-offak eta enpresekin batera egindako argitalpenak. Balorazio hauek, Mondragon Unibertsitatea laugarren tokian kokatu dute ezagutzaren transferentziari dagokionean ranking honetan.
“Irakaskuntza eta ikaskuntza” dimentsioan, errendimendu bereziki handia izan dute graduazio-tasek, graduetan nahiz masterretan eta Unibertsitatea, rankineko zazpigarren tokian kokatu dute.
Conocimiento y Desarrollo Fundazioaren helburua da unibertsitateek Espainiako garapen ekonomikoan eta sozialean egiten duten ekarpena aztertzea
Bestalde, “nazioartekotzeari” dagokion dimentsioan ikasleen mugikortasuna nabarmentzen da batez ere, eta “eskualdeko garapenari egindako ekarpenean”, berriz, eskualdeko erakundeekin egindako argitalpenak eta unibertsitateak lortutako eskualdeko ikerketa-funtsak nabarmentzen dira.
CyD rankinga eta U-Multiranks
Ranking global gehienek unibertsitate-mota bakar batean jartzen dute begirada –ikerketa arloan punta-puntakoak diren munduko unibertsitateetan–, adierazle sintetikoak garatuz, baina U-Multiranks eta CyD Rankinga adierazle erlatiboen kopuru handi batekin osatzen dira, absolutuak ez diren adierazleekin. Horri esker, antzeko perfilak dituzten unibertsitateen errendimendua aldera daiteke. Helburua ez da unibertsitaterik onena zein den zehaztea, emaitzak errendimendu-taldeetan aurkeztea baizik, horrela, erabiltzaile bakoitzak norbere rankinga egin baitezake, norberak lehenesten dituen adierazleen arabera.
Unibertsitateen eta horien ezagutza-eremuen egoera alderatzen du, 5 dimentsio hauetan: irakaskuntza eta ikaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioarteko orientazioa eta eskualdearen garapenari egindako ekarpena. U-Multirank mundu mailako unibertsitate-ranking handiena eta xehatuena da gaur egun.
Conocimiento y Desarrollo Fundazioaren helburua da unibertsitateek Espainiako garapen ekonomikoan eta sozialean egiten duten ekarpena aztertzea eta sustatzea.