Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
MU eta IK4-Ikerlanen arteko hitzarmena, ikertzaileek tesiak unibertsitatean egiteko
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta IK4-Ikerlan Teknologia Zentroak lankidetza-hitzarmena sinatu dute bi erakundeen arteko lankidetza-estrategia sendotzeko xedez. Orain arte, lankidetza hori komunikazioen eta potentzia-elektronikaren sektoreetara mugatu da.
Hitzarmenaren helburu zehatza da IK4-Ikerlaneko ikertzaileek beren doktore-tesiak Mondragon Unibertsitatean egitea, unibertsitateko ikertzaileek lagunduta. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko zuzendari Vicente Atxak eta IK4-Ikerlan Teknologia Zentroko zuzendari nagusi Javier Mendigutxiak sinatu dute hitzarmena.
2015erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2015 Plan (ZTBP 2015) onartu berriaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren lehiakortasunerako ardatz nagusietako bat goi-mailako prestakuntza indartzea da, eta, zehazkiago, doktore kopurua handitzea. Ildo horretan, 2015erako, graduatu berrien %1,4 doktore izatea proposatzen da. Horrela, gaur egungo kopurua %50 handituko litzateke. Bestalde, doktore horietako asko enpresa-ehunean txertatzea ere lortu nahi du Planak, euskal enpresek lehiakortasuna irabaz dezaten.
Tesiak egitea
Ildo horretan, bai Mondragon Unibertsitateak bai IK4-Ikerlanek enpresen premietatik gertu dagoen ikerketa, baina, aldi berean, ezagutza berrien garapena aurreratuko duena bultzatzen dute. Zentzu horretan, bi erakundeen iritziz, doktore-tesiak bultzatzea funtsezko tresna izango da ezagutza hori garatzeko. Gainera, estrategia hori bat dator ZTBP 2015ek aurreikusitako helburuetako batekin, hau da, Euskadi talentuaren gune aurreratua izateko helburuarekin.
Hitzarmenaren helburu nagusiak honako hauek dira:
- doktore-tesien inguruko baterako ikerketa bultzatzea,
- IK4-Ikerlaneko ikertzaileek beren tesiak Mondragon Unibertsitatean egiteko aukera gehiago izatea
- eta tesiok teknologia-zentroan garatzeko baldintzak finkatzea.
Mondragon Unibertsitatearen eta IK4-Ikerlanen arteko hitzarmenaren esparrua 2011ko Errege Dekretu bat da. Horren arabera, doktoretza-programek I+G+b sektorean diharduten beste erakunde publiko edo pribatu batzuen laguntza izan dezakete.