Irakurriena
- 1. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 2. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 3. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 4. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 5. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 6. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 7. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 8. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 9. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 10. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
U-Multirank rankinean Espainiako bost unibertsitate onenen artean dago Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea bosgarren postuan dago Estatuko unibertsitateen artean, U-Multirank rankinak, ikerketa, irakaskuntza (irakaskuntza eta ikaskutza), ezagutzaren transferentzia, naizoartekotzea eta inguruarekiko binkulazioa aztertzen ditu.
Rankinak Mondragon Unibertsitatea Espainiako unibertsitateen top 5ean kokatzen du, ezagutzaren transferentzian duen egiteko berezia nabarmenduz. Ezagutzaren transferentziaren arloan, Mondragon Unibertsitateak hirugarren postua lortu du Estatu mailan, eta bikaintzat jotzen da atal hauetan: industria-bazkideekin egindako argitalpenen egilekidetzan, iturri pribatuentatik diru sarrerak ikerketarako, sortutako spin-offetan eta profesionalentzako prestakuntzatik lortutako diru-sarreretan.
Eskualde-garapenarekiko konpromisoaren eta ekarpenaren dimentsioan, Mondragon Unibertsitatearen kasuan, bikainak dira eskualde-mailako finantzaketa iturrietatik datozen diru-sarreren bolumena, eskualdeko industria-enpresekin batera egindako argitalpenak eta eskualdean lan egiten duten graduko ikasleen ratiok.
Unibertsitateak bikain kalifikazioa lortu duen beste dimentsio bat, ikerketa da. Hain zuzen ere, ikerketarako kanpo finantziazioa lortzeko duen ahalmenean.
Irakaskuntzari eta ikaskuntzari dagokionez, Unibertsitateak oso kalifikazio ona du atal gehienetan, eta masterretako graduazio-tasaren ratioa eta graduko egokitasun-tasa azpimarratzen dira.
Azkenik, nazioarteko orientazioaren dimentsioan, ikasleen mugikortasuna bikain gisa sailkatu da.
U-Multirank
U-Multirank, mundoko unibertsitate ranking handiena eta zehatzena da eta seigarren online edizioa argiratu berri du (www.umulitrank.org). Nazioarteko unibertsitate-errendimendua alderatzeko tresna paregabea da.
Edizio honek, goi-mailako 1.800 erakunde ingururi buruzko informazioa aurkezten du, urtez urte emaitzen lagina handituz. Ikerketan jasotzen diren unibertsitateak 92 herrialde desberdinetakoak dira.
Rankin honek unibertsitateen hainbat emaitzari buruzko panorama osoa eskaintzen du, bost dimentsiotan: irakaskuntza eta ikaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioarteko orientazioa eta eskualdearekin binkulazioa.
U-Multirank-en ikuspegi multidimentsionalak unibertsitatearen errendimendua alderatzen du, 1etik 5era doan kalifikazio sistema baten bitartez, non “1” bikaina den eta “5” ahula.. Ez du munduko “Top 100” sailkapen-taularik egiten, puntuazio konposatuetan oinarrituta. Aldiz, unibertsitate baten indarguneak eta ahuleziak edo gehien interesatzen zaizkien alderdiak identifikatzeko aukera ematen die erabiltzaileei.
U-Multirank-ek erakusten du zaila dela aurkitzea unibertsitate bat bikaina dela bere alderdi guztietan eta bikaintasun hori hainbat unibertsitatetan banatuta dagoela. Azken batean, munduko unibertsitate “onenaren” kontzeptua bilatzen ai denaren araberakoa da.
Honek, aukera ematen die bai ikasle eta bai enpresei, beraien interesekoak diren gaietan, bikainak diren unibertsitateengana jotzea, bai ikasteko, bai lankidetza proiektuetan aritzeko, bai graduatuak kontratatu ahal izateko.