Irakurriena
- 1. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 2. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 3. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 4. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 5. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 6. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 7. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 8. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 9. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 10. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
Mondragon Unibertsitatea CYD rankingeko lehen postuan dago eskualdeko ikerketa-funtsei eta Euskadiko enpresekin egindako argitalpenei dagokienez
Mondragon Unibertsitatea da, estatuko unibertsitateen artean, ikerketaren ondoriozko kanpoko diru-sarreren ehunekorik handiena jasotzen duena —Euskadiko enpresetatik— eta enpresekin argitalpen gehien egiten dituena, CYD (Conocimiento y Desarrollo) rankingaren arabera. Horrez gain, unibertsitatearen irakaskuntza-metodo praktikoa, inguruko enpresetan dagoen errotze-maila eta ezagutzaren transferentzia azpimarratu ditu rankingak. Izan ere, sortutako Spin Off gehien dituen unibertsitatea da, besteak beste.
Horrez gain, unibertsitatearen irakaskuntza-metodo praktikoa, inguruko enpresetan dagoen errotze-maila eta ezagutzaren transferentzia azpimarratu ditu rankingak.
Era berean, ikerketak goiko postuetara eraman du unibertsitatea nazioarteko orientazioari dagokionez, bigarren postuan kokatu baitu ikasleen mugikortasunaren arloan, eta laugarrenean, atzerriko praktiken arloan.
CYD rankingak Estatuko unibertsitateen egoera alderatzen du, alderdi hauek aintzat hartuta: irakaskuntza eta ikaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioarteko orientazioa, eskualdearen garapenerako ekarpena eta laneratzea.
CYD rankingak alderdi jakin batzuk hartzen ditu kontuan unibertsitatearen errendimendua neurtzeko, hala nola irakaskuntza eta ikaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioarteko orientazioa eta eskualde-garapenerako ekarpena, eta hamargarren edizioaren emaitzak argitaratu ditu dagoeneko. Horrez gain, rankingak ezagutza-arloen araberako analisia egiten du, eta ikasle zein unibertsitateei erabakiak hartzen laguntzen die.
Arlo guztiak kontuan izanda, ezagutzaren transferentzian nabarmentzen da Mondragon Unibertsitatea, bigarren postuan dago Estatuko enpresekin egindako argitalpenetan, eta lehen postuan dago sortutako Spin Off-en kopuruari dagokionez. Gainera, nazioarteko orientazioaren arean, bigarren postuan kokatu baitu ikasleen mugikortasunaren arloan, eta laugarrenean, atzerriko praktiken arloan.
Hamargarren edizio honetan, 81 unibertsitate, 30 ezagutza-arlo eta 3.407 titulazioren emaitzak aurkeztu ditu CYDk. Unibertsitate, Ikastegi eta Tituluen Erregistroan (RUCT) jasotako graduko ikasketak ematen dituzten 89 unibertsitateen % 91k hartu du parte azterketan. Haietatik 48 publikoak dira (% 100 dago ordezkatuta), eta 33, pribatuak (% 80,5 dago ordezkatuta).