Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
MONDRAGON: txapeldunak!

Argazkian Jason Zou delegatua koparekin, taldeko kideekin batera: Sergio Andres Gonzalez (Mondragon Assembly); Ander Carrasco (LKS Consulting); Koldo Tobias eta Javier Coronado (FMMTK Fagor Arrasate), Javier Cuñado, Iosu Elorza eta Iker Korta (Orkli), Francisco de Peralta, Diego Oldan (Caamaño), Jokin Marin (Ormazabal), Paul Tamaño (Ategi), y Diego Gallego (Kide).
Europako Merkataritza Ganberak Txinan antolatutako ekitaldia da. Langileak, familiak, lankideak eta lagunak oinari, egitasmoaren helburua da kirol jardunaldi baten inguruan hainbat enpresatako erbesteratuak eta langileak biltzea. Aurtengoa hirugarren edizioa izan da eta 16 enpresa taldek hartu dute parte, hala nola Bayer, Fc Bayern Munich, Ficosa, Novartis, Volkswagen, Tesa, Viscofan eta Wurth.
Partidak kanporaketa batera jokatu ziren eta MONDRAGONen hamaikakoak urratsez urrats, oztopoak gaindituz, finalera iristea lortu zuen eta azken partidu horretan Xu Fang Group gainditu zuen: 5-4.
Jason Zou Txinako gure ordezkari korporatiboaren esanetan -oraingoan TU Lankiderako erreportari lanetan ere aritua-, "garaipena lortu dugu gure taldea trebetasun handiak dituelako futbolean, baina baita MONDRAGONen batasunerako eta lankidetzarako espirituagatik ere".
Zorionak danoi!