MONDRAGON The New Yorker aldizkari ospetsuan

Eredu kooperatiboaren gaineko erreportaje zabala argitaratu du The New Yorker aldizkari entzutetsuak, eta MONDRAGONek "negozioak egiteko modu justuagoa sustatzen duela nabarmendu du, etorkizunean kapitalmoari aurre egiteko".
Card image cap
2022/08/29

Esperientzia Kooperatiboak interesa pizten jarraitzen du mundu zabalean eta nazioarteko hedabideetan. Oraingoan, The New Yorker astekariak jarri du fokoa eredu kooperatiboan, Nick Romeo kazetariak sinatzen duen erreportajea argiraratuz. Kooperatiben ezaugarri bereizgarriak jartzen ditu balioan erreportajeak, "esperientzia inspiratzailea da, negozioak egiteko modu justuagoa eta etorkizunera begira, kapitalismoaren alternatiba izan daitekeena" adierazten du kazetariak.

1925ean sortu zen, milioi bat aldizkari banatzen ditu zenbakiko, eta hedapen digital handia dauka, - twitter kontuak bederatzi milioi jarraitzaile ditu- eta nazioartean jarraitzaile ugari

The New Yorker-ek argitaratutako erreportajea aldizkariaren webgunean (www.newyorker.com) aurkitu daiteke edo eta beste lotura honetan: https://www.newyorker.com/business/currency/how-mondragon-became-the-worlds-largest-co-op 

The New Yorker astekari prestigiotsua da, Ameriketako Estatu Batuetan argitaratzen dena; kritika, saiakera, ikerketa erreportajeak eta fikzioak lantzen dituena. 1925ean sortu zen, milioi bat aldizkari banatzen ditu zenbakiko, eta hedapen digital handia dauka, - twitter kontuak bederatzi milioi jarraitzaile ditu- eta nazioartean jarraitzaile ugari. Kazetaritzaren arloan aldizkariak ospe handia lortu du, lanak lantzeko duen ikuspegiagatik eta bertako kazetarien profesionaltasunagatik.

Era berean, The New Yorker aldizkariak bere lan-taldean egiaztatzailearen figura dauka, ez oso ohikoa medioetan. Profesional horren lana da ondo aztertzea aldizkariak argitaratuko dituen eduki guztiak, akatsak eta informazio faltsuak ekidin asmoz, kalitate eta fidagarritasunaren mesedetan.