Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
MONDRAGON TFG/TFM Sariak, hezkuntzarekiko konpromisoa berresten
Abenduaren 14an Arantzazulab-eko Gandiaga Topagunean (Oñati) antolatuko da MONDRAGON TFG/TFM Sarien lehen edizioaren sari banaketa ekitaldia. Ainhoa Etxebarria aurkezleak gidatuko duen sorpresaz beteriko ekitaldi batean. Bertan, MONDRAGONen pertsonengan zentraturiko enpresa egiteko modua balioan jarriko da, gizartearekiko konpromisoa berretsiz. Zentzu horretan, munduak dituen erronkei aurre egiteko MONDRAGONek eraldaketa berritzaile, jasangarri eta pertsonetan oinarritutakoa sustatzea du helburu, eta horretarako gazteriaren talentua ezinbestekoa da. Horregatik, eraldaketa jasangarri bat proposatzen duten ikasleen Gradu Bukaerako eta Master Bukaerako Lanak saritu nahi dira.
MONDRAGON Korporazioak TFG/TFM Sarien lehen edizioa antolatu du, munduak dituen erronkei aurre egiteko eraldaketa berritzaile, jasangarri eta pertsonetan oinarritutakoa sustatzeko helburuarekin.
MONDRAGON TFG/TFM Sarien lehen edizio honetan 260 lan aurkeztu dira, 29 unibertsitate desberdinetatik jasotakoak, Euskal Herriko hiru nagusienetatik (EHU/UPV, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea), Espainiar estatuko 17 hiri ezberdinetako 24 unibertsitatetik eta Suitzako eta Italiako unibertsitate banatik.
MONDRAGON TFG/TFM sarietan kategoria bakoitzeko sari bi emango dira, irabazlearen saria, 2.500 eurokoa, eta finalistaren saria, 1.250 eurokoa. Sari hauek abenduaren 14an Arantzazulab-eko Gandiaga Topagunean (Oñati), goizeko 11:00etan ospatuko den sari banaketa ekitaldian emango dira, eta berau zuzenean online jarraitzeko aukera izango da: https://vimeo.com/event/2705358. Etorkizuneko talentua eraldaketarako ibilgailu bezala ulertzen du MONDRAGONek, eta horregatik etorkizunean ere TFG/TFM sariak antolatzen jarraitzeko asmoa du.
Hiru kategorietako irabazle eta bigarren saridunen lana aitortuko da: Eraldaketa digitala, Pertsonetan oinarritutako eraldaketa eta Eraldaketa energetiko-klimatikoa.
Saritzeko hiru kategoria
Aurkeztutako 260 lanak hiru kategoria ezberdinetan banatu dira, eraldaketa beti erdigunean jarrita.
Eraldaketa digitala. Adimen artifiziala, automatizazioa eta robotika: 99 lan.
Kategoria honetako epaimahaia hurrengo kideez osatu da.
- Iñaki Belaustegi. MONDRAGON Korporazioko Garapen Digital eta Kudeaketa Ereduaren arduraduna. Epaimahaiaren koordinatzailea.
- Jon Kepa Gerrikagoitia. BRTA-ko zuzendari zientifikoa.
- Nerea Aranguren. DANOBATGROUP-eko berrikuntzarako zuzendaria eta BAIC-ko presidenteordea.
- Marcelino Caballero. Ikerlan S.Coop-eko merkatu zuzendaria.
Pertsonetan oinarritutako eraldaketa. Talentua, aniztasuna eta robotika: 91 lan.
- Iñigo Larrea. MONDRAGON Korporazioko Talenturako arduraduna. Epaimahaiaren koordinatzailea.
- Arantza Acha. Unesco Etxeko zuzendaria.
- Marta Carazo. Eroski S.Coop-eko Gizarte Kudeaketarako zuzendaria.
- Olga de Miguel. Orbea S.Coop-eko Pertsonen Kudeaketarako zuzendaria.
Eraldaketa energetiko-klimatikoa. Deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra eta neutraltasun klimatikoa: 70 lan.
- Ibon Antero. MONDRAGON Korporazioko Jasangarritasun eta Gizarte Eraldaketarako arduraduna. Epaimahaiaren koordinatzailea.
- Maria José Sanz. BC3-ko zuzendari zientifikoa.
- Aritz Otxandiano. Fagor Taldeko Jasangarritasun eta Komunikazio arduraduna.
- Haizea Gaztañaga. Ikerlan S.Coop-eko Energiaren Biltegiratze eta Kudeaketa arloko Team Leader-a.