MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Bizikleten fabrikazioa
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
MONDRAGON TFG/TFM Sariak banatu dira Donostiako Kursaal Jauregian
Bigarren edizioaren sari banaketa ekitaldia gaur izan da Donostiako Kursaal Aretoan, egunotan bertan egin den FESLAN Ekonomia Sozialaren inguruko topagunearen baitan. Ainhoa Etxebarria aurkezleak gidatu du ekitaldia eta Oihan Vega DJ-ak girotu eta, besteak beste, saridunak zein gonbidatuak jokoan jarri dituzte, bertaratutako guztiek aurkeztutako gaien gaineko jakintzan sakondu ahal izan dutelarik.
Parte-hartze zabala
MONDRAGON TFG/TFM Sarien bigarren edizio honetako arlo bakoitzean adituek osatutako epaimahai bana eratu da, eta guztiak bat etorri dira aurkeztutako lanen maila altuan. MONDRAGON TFG/TFM Sarien bigarren edizio honetan 253 lan aurkeztu dira, 37 unibertsitate desberdinetatik jasotakoak, besteak beste Euskal Herriko hiru nagusienetatik (EHU/UPV, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea), Espainiar estatuko 17 hiri ezberdinetako 24 unibertsitatetik eta nazioarteko 3 unibertsitatetik, EEBB, Danimarka eta Belgikakoak. Aipatu behar da jasotako lanen %51a emakumeenak izan direnak, 129 zehazki.
Kategoria bakoitzean irabazlearen saria eta bigarren saria banatu dira, 2.500 euroko saria jasoz lehenak eta 1.250 eurokoa bigarrenak.
Jasotako lan guztien artean, epaimahai bakoitzak hurrengoak aukeratu ditu:
Danobatgroup Saria eraldaketa digitalerako. Adimen artifiziala, automatizazioa eta robotika kategorian.
- Irabazlea: Asier Mandiola Arrizabalaga, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Ingeniaritza elektroniko industriala graduko ikaslea. Bere lanarekiko epaimahaiak emandako balorazioaren arabera bere lanak egungo statu quo industriala desafiatzen du hardware berririk garatu gabe, baizik eta hardware horrek prestazio-maila berri bat eskuratuz eta beste soluzio batzuen konplexutasunari edo kostuari aurre eginez, dagoen teknologiaren erabilera adimendunaren bidez soilik.
- Bigarren saria: Miren Lur Barquín Torre, Mathematical Modelling and Computation masterreko ikaslea Technical University of Denmark-en. Bere lanaren gainean epaimahaiak baloratu du aurrerapen handia eskaintzen duela endekapenezko gaixotasunak diagnostikatzeko gaitasunean, sendaezinak izan arren, diagnostiko goiztiarrean pazientearen bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko tresna baitute.
MONDRAGON Saria pertsonetan oinarritutako eraldaketarako. Talentua, aniztasuna eta robotika.
- Irabazlea: Eneko Unanue eta Mikel Cortés, Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko ikasleak. Epaimahaiak nabarmendu du Colombian jarduera ekonomiko baten garapena lan-aukera eta bizitza-proiektu duinen sorrerarekin eta elikadura osasungarriarekin integratzen duela, elikagai osasuntsua eskuratzeko aukera gutxiago dituen arloetan, guzti hori prozesuan beran parte hartzen duten eragileak inplikatuz.
- Bigarren saria: Estíbaliz Arbizu Martín, EHU/UPV-ko Arkitektura Goi Eskolako Arkitekturaren Oinarrietako graduko ikaslea. Kasu honetan epaimahaiak balioan jarri du diziplina anitzeko irtenbide bat proposatzen duela humanitateetako profesionalekin lankidetzan, arkitektura eta hirigintza uztartuz, bakardadeari, haren arrazoiei eta jarduteko bideei buruzko analisi serio bat eginez.
Fagor Taldea Saria eraldaketa energetiko-klimatikoa. Deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra eta neutraltasun klimatikoa.
- Irabazlea: Ander Azpitarte Aretxabaleta, Ingeniaritza Industrialeko masterreko ikaslea Mondragon Unibertsitatean. Lehen saria irabazteko epaimahaiak balio berezia eman dio gutxi aztertuta dagoen alor batean energia trantsiziorako hidrogenoa oinarri hartuta lanak sektoreari egiten dion ekarpena.
- Bigarren saria: Pablo Gila Herranz, EHU/UPVko Kimika Fakultatean Nanozientzietako masterreko ikaslea. Bigarren saria eskuratzeko arrazoi nagusia egindako ikerketa lan sakona izan da, material konkretu batzuen ezagutzarako eskaintzen duen aurrera pausoa.
Orbea Saria mugikortasun osasungarri eta iraunkorrerako. Ekodiseinua, digitalizazioa eta ongizatea.
- Irabazlea: Mikel Garcia Arruabarrena, Ingeniaritza Elektronikoko masterreko ikaslea Universitat Politècnica de Catalunyan. Mugikortasun elektrikoaren alorrean sortzen ari den arazo bati emandako irtenbide iraunkorrak eta horretarako erabilitako sormena izan dira lehen saria eskuratzeko arrazoi nagusiak.
- Bigarren saria: Haritz Markaida Velasco, Hiri eta hirigintza masterreko ikaslea Universitat Oberta de Catalunyan. Epaimahaiak nabarmendu du lanak hiri eta herrietako garraio publikoaren arazoari aurre egiten diola beste errealitate batzuetara transferi daitekeen eredu jakin batetik abiatuta.
Laboral Kutxa Saria Gizartea eraldatzeko finantzen eraldaketarako.
- Irabazlea: Mario Sanz Guerrero, Madrilgo Universidad Complutensen Ingeniaritza Informatikako graduko ikaslea. Kategoria honetako lan irabazletik nabarmendu nahi izan da argi duela teknologia erabiltzeko modua, partikularrei arriskuak ematerakoan aurrerapausoak emateko eta, horrela, finantza gardenago, bidezkoago eta sozialago baterantz aurrera egiteko.
- Bigarren saria: Guillermo Villate Castillo, Konputazioa eta Sistema Adimenduak masterreko ikaslea Deustuko Unibertsitatean. Lan honen aplikagarritasuna balioan jarri du epaimahaiak, lanaren ikerketa-eremuak eragin nabarmena izan dezakelako gizartean, arazo garrantzitsu bati aurre egin eta horretarako irtenbideak proposatzen dituelako.