Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Mondragon Team Academyk eta Elkar-Lanek lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Euskadin enpresa kooperatibo berriak sortzeko
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Mondragon Team Academy ekintzailetza-unitateak eta Elkar-Lan kooperatibak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Euskadin enpresa kooperatibo berriak sortzeko. Aitor Lizartza Martin MTAko ekintzailetza-koordinatzailea eta Francisco Javier Sanz Santaolalla Elkar-Lan, S. Coop. sozietateko zuzendaria izan dira hitzarmena sinatzeko ekitaldian. Hitzarmenak urtebete iraungo du, eta berritzeko aukera egongo da. Beste helburu hauek ere baditu: enplegu kooperatiboa sortzen laguntzea, garapen ekonomiko eta soziala sustatzea, eta talde ekintzaileak garatzea, Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN) graduan martxan jarriko diren proiektuen inkubazioaren eta azelerazioaren bidez.
Prestakuntza eta aholkularitza
Mondragon Unibertsitateak eta Elkar-Lan kooperatibak aktiboki egingo dute lan, ikasleek (LEINN graduko ekintzaileek) kooperatiba-proiektu sendoak gauza ditzaten. Horretarako, Elkar-Lanek prestakuntza kooperatiboa emango die LEINNeko hirugarren eta laugarren mailetako ikasleei. Orobat, beren enpresa-ekimena martxan jarri ahal izateko aholkularitza juridikoa ere emango zaie, batik bat kooperatiben legeriari buruz, eta aholkularitza ekonomikoa, laguntzei buruzkoa, finantzen arlokoa eta kokatzeko lekuei buruzkoa (industrialdeak, enpresa-inkubagailuak eta abar).
Gainera, ziurtagiri-eskaerak izapidetzen lagunduko zaie; neurrira egindako estatutu sozialen eredu bat prestatuko da; enpresaren IFZ, irekitzeko lizentzia eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzan alta lortzeko laguntza emango zaie, eta abar.
Behin ikasleek (LEINNeko talde ekintzaileek) abian jarritako proiektua eratu ondoren, Elkar-Lanek banakako aholkularitza-zerbitzu gehigarria eskainiko die, kooperatiba-proiektuari jarraipena emateko.
Akordioa aurrerapauso handia da bi erakundeek azken urteetan izan duten lankidetzaren barruan, enpresa kooperatibo berriak sustatu eta lurraldearen garapen sozial eta ekonomikoa bultzatzeko.