Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
MONDRAGON Sustapen Zentroak uztailean hainbat ekitalditan hartu du parte
Joseba Sagastigordia, MONDRAGON Sustapen Zentroko zuzendaria, uztailak 12 eta 13an Granadan ospatu den Alhambra Venture 2022 ekitaldian izan da. Estatuko hegoaldean ekintzailetasunaren inguruko ekitaldi esanguratsuena da eta aurtengoa edizioak orain arteko izaera internazionalena izan du, 200 inbertitzaile baino gehiagok parte hartuz, gehienak atzerriko herrialdeetatik helduak. MONDRAGON izan da gonbidatuetako bat, startupen aurre-aukeraketan ere parte hartuz. Irabazlea Fossa Systems izan zen, satelite-konektibitatearen bidez urruneko eremuetan aktiboak dituzten enpresei IoT soluzio ekonomiko eta seguruak ematen dizkien scaleup espainiar bat, 3.000 euroko txekea jaso zuena.
Jarraian, EIT FOOD-ekin elkarlanean, MONDRAGONek EIT FOOD ACCELERATOR NETWORK programaren barnean bizkortuak izaten ari diren aukeratutako 10 startupekin lan jardunaldi bat izateko gonbitea jaso zuen. Uztailaren 13 eta 14an Bilbon izandako lan-saioetan, Sagastigordiak MONDRAGONen interesekoak diren tendentziak eta interesak izan ditu hizpide, oinarri teknologikodun nekazaritzako elikagaien sektorea eta lantzen ari ziren proiektuen industrializazio-fasea eta garapena bereziki aztertuz.
BRTA sareak Donostian antolatutako Udako Ikastaroan Joseba Sagastigordia MONDRAGON Korporazioaren negozio berrien dibertsifikazio estrategiaz aritu zen
Bestalde, aktibo teknologikoak spin off formatuan merkaturantz sustatzeko helburuarekin, uztailaren 18 eta 19an, Donostiako Miramar jauregian, BRTA-k (Basque Research & Technology Alliance) udako ikastaroak antolatu ditu, ‘Ikerkuntza emaitzen balorizazioa BRTAren eskutik: nola identifikatu, babestu eta explotatu sortutako ezagutzak eragin handiagoa izan dezan’ izenburupean. Aliantza honetako parte dira gure Zentro teknolgikoak: Ideko, Ikerlan, Leartiker eta Lortek. MONDRAGON Sustapen Zentroko zuzendari Joseba Sagastigordiak, MONDRAGON Korporazioko negozio berrien dibertsifikazioaren estrategia aurkeztu zuen. Ondoren, “Oinarri teknologikodun enpresa berrien sorrera: teknologia merkatura bideratzeko zeregin bizigarria” izenburupean antolatutako mahai inguruan hartu zuen parte. Berbalagun izan zituen Santiago Lozano, Clave Capital-eko Venture Funtsen zuzendari bazkidea; Maria Luisa Arriola Nieto, BIC Gipuzkoako zuzendaria; Asier Rufino, Tecnaliako Ventures zuzendaria; eta Ibon Iribarren, LINQcase-ko zuzendaria.
MONDRAGON Korporazioak bere kooperatibetan ekintzailetzarako eta negozio berriak sustatzeko gaitasunak bilatzen eta aktibatzen jarraitzen du, ekosistema ekintzaile eraginkorragoa bultzatzeko espazio berriak arakatuz, eta, horrela, bere kooperatiben posizionamendu lehiakorra hobetzeko, dauden negozioak berritzeko eta berriak sortzeko.