MONDRAGON Sarien seigarren edizioa inoizko oparoena

Gradu Amaierako 507 proiektu aurkeztu ziren iaz Mondragon Unibertsitatean, horietatik 194 euskaraz, 2015eko datuekin alderatuz, %7 gehiago. Euskaraz eginiko proiektu horietatik 119 MONDRAGON Korporazioko kooperatibetan egin dira eta 16 proiekturen artean Mikel Irazustak IK4-Ikerlanen garatutakoak eskuratu du 1.500 euroko saria.
Card image cap
2017/05/10

Datuak hotzak badira ere, oraingoan errealitate beroago eta euskaldunagoa irudikatzeko balio izan dute, eta MONDRAGON Sariek erakutsi dute Korporazioko kooperatibak eta Mondragon Unibertsitateko Gradu Amaierako Proiektuak gero eta euskaldunagoak direla. MUn burutzen diren Gradu Amaierako Proiektu guztietatik %38 euskaraz egin dira 2016an, (507tik 194), 2015ean euskaraz egindako proiektuak %31 izan ziren. Azken fasean, berriz, 16 lan aztertu ditu epai-mahaiak, "teknikoki oso onak eta euskara mailari erreparatuz gero, kalitate handikoak". 

MONDRAGON Sariak 2017

Mikel Irusta (irabazlea) eta Ander Etxeberria (Korporazioko euskara arduraduna)

Mikel Irusta eta Irati Abad seigarren edizioan irabazle

Gaur banatu diren seigarren edizioko lehen sariaren irabazlea Mikel Irazusta izan da, Enpresagintza fakultatekoa. Mikel Irusta IK4-Ikerlan berrikuntza gunean aritu da Gradu Amaierako Proiektua garatzen, Informazio tresnen garapena jabetza industrialean oinarrituriko negozio ereduaren mesedetan, izenburupean. Juanma Pagaldai izan da bere tutorea IK4-Ikerlanen eta Pagaldaik adierazi duenez, "Ikerlanen lehenengo helburua ez da proiektuak euskaraz egitea, proiektu onak egitea baizik", eta Mikelena oso proiektu ona izan dela gaineratu du. Patenteen arlokoa izan da proiektua, eta arlo horretan ere Ikerlanek erronka teknologikoak dituzten enpresei laguntza eskaintzen diela adierazi du Pagaldaik.

MONDRAGON Sariak 2017

Irati Abad bigarren sariaren irabazlearen aita eta Etxeberria

Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON korporazioak banatzen duten MONDRAGON Sarien irabazle nagusiak 1500 euro eskuratu ditu. 

Fagor Arrasaten, bigarren saria

Irati Abadek, berriz, Fagor Arrasaten garatu du Gradu Amaierako Proiektua. Konpositeentzako HCL eta kargadorea duen transfer prentsaren diseinu estetikoa, izeneko proiektua garatu du Iratik, eta bere tutore izan den Andoitz Aranburuk adierazi duenez, "proiektu horien bitartez ikasleek enpresa arloarekin lehenengo kontaktua edukitzen dute. Hala, inportantea izaten da euskara izatea lehenengo harreman horretan hizkuntza, etorkizunean ere horrela izaten jarraitzeko". Irati Abadek 500 euroko saria eskuratu du eta gaurko ekitaldian bere aitak jaso du saria, Irati Bartzelonan baitago ikasketak burutzen.

MONDRAGON Sariak 2017

Euskararen presentzia MONDRAGON Korporazioan

MONDRAGONeko euskara koordinatzaile Ander Etxeberriak eskaini ditu korporazioan euskarak duen presentziaren datuak. Adierazi duenez, gaur egun korporazioa osatzen duten kooperatiben %30ak du Bikain Ziurtagiria eta %63ak du Euskara Plana abian. Era berean, Euskal Herrian euskararen aldeko bi bilgune nagusietan, Euslan eta Euskaragileak, MONDRAGON taldearen kooperatibak nagusi dira. 

"Korporazioak sentsibilitate berezia du euskararekin, eta gure hizkuntzaren aldeko erabakiak hartzen diren batzorde eta gainerako tokietan presentzia dugu" adierazi du Etxeberriak. Korporazioko ordezkariak gaineratu du gazteek euren ikasketak euskaraz egitea ezinbestekoa dela Korporazioko kooperatibak euskalduntzeko eta prozesu horretan, Gradu Amaierako Proiektuak euskaraz egitea oso inportantea dela gaineratu du, "etenik egon ez dadin".

MONDRAGON Sariak sei edizio egin ditu dagoeneko eta aurtengo izan da orain arteko arrakastatsuena, horrexegatik parte-hartzaile guztiei eta sustatzaileei eskerrak eman dizkie Ander Etxeberriak. 

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.

Ikerketa zentro teknologikoa

Irakaskuntza unibertsitate zentroa