MONDRAGON People: talentu kooperatiboa

Webguneak bi helburu ditu: MONDRAGONek duen enplegatzaile xarma azpimarratzea eta profesional berriak erakartzea.
2018/04/13
MONDRAGON People webgunea otsailean jarri zen martxan 11 kooperatibek bultzatuta. Hauek indarrak batu dituzte, profesional berriak erakartzeko martxan dituzten proiektuetara.

MONDRAGON Peoplek duen helburua honela laburtzen da: kalitatezko enpleguaren bitartez talentu berria bildu eta erakarri. Egia da, historian zehar talde kooperatiboa etengabe aritu dela enplegu egonkor eta kalitatezkoa eskaintzen eta finkatzen. Nolabait, talentuaren kudeaketa solidario eta kooperatiboak ekarri du esperientzia kooperatiboa gaur egunera.

MONDRAGON People: erronkak

Kooperatiba bakoitzaren marka balioan jarri nahi du MONDRAGON People webguneak eta horren bitartez lan eskaintzak zabaldu. Helburu horrekin, estrategia desberdinak diseinatu dira:

Kontatu zer de MONDRAGON, benetako esperientziak jasotzen dituzten 11 bideoen bitartez.

Erraztu webgunean, kooperatiba bakoitzaren talentua goraipatzeko tokia. Hau da, lan eskaintzak publikatzeaz gain, pertsona eta estrategia alorrean kooperatibak dituen balioak azaltzeko gunea izango da.

Kudeatu hautagaiekin harremana. Weguneak aukera ematen du lan eskaintzak publikatzeko eta hautagaiekin kontaktuan jartzeko. Gainera, 2018an zehar bestelako garapen berriak jarriko dira martxan eta aukera izango da gaika ere eskaintzak klasifikatzeko edota jasotzeko.

Talentuaren kudeaketa, abiapuntua

MONDRAGON People talentua erakartzeko erronka betetzen lagunduko diguten egitasmoen parte bat da, baina oinarrizko abiapuntua da, plataforma moduko bat, gainerako ekintzak bermatua ahal izateko. Hautagai eta ikastetxeetara hurbiltzeko, enplegu azoketara joateko edo hautaketa enpresekin lan egiteko, espazio bat behar dugu, MONDRAGONeko kooperatiba batean lan egitea zer den kontatzeko, eta hautagai batek ezagutzen gaituenetik gurekin lanean hasten den arteko bidea osatzeko.

Hamaika kooperatiba lankidetzan

Orain 11 kooperatiba abiatu dira proiektuarekin (Copreci, DanobatGroup, Eroski, Fagor Elektronika, Ideko, Ikerlan, Laboral Kutxa, Maier, Matrici, Orbea eta Ulma Packaging), 2018aren amaieran 30 izatea nahi dugu, eta 2020an 50 baino gehiago.

MONDRAGON Peoplek, batez ere, MONDRAGON markaren nabarmentasuna dakar, sarean elkarrekin joateak daukan erakarmena; MONDRAGON People Euskadiko enplegatzaile pribatu nagusiaren enplegu eskaintzak argitaratzen dituen webgunea da.

Gure asmoa da gazteei kontatzea MONDRAGONeko kooperatiba batean lan egitea nola den, modu errealista eta erakargarrian, beraien hizkuntzan, beraien emozioekin konektatuta, euren esperientziak aurrez aurre kontatzen dituzten pertsona errealen bideo eta testigantzekin.