Mondragon Linguak ingelesezko udaleku irekiak antolatuko ditu aurten ere

Ekainaren 30etik uztailaren 25era 'Summer camps' edo Udaleku irekiak antolatu ditu aurten ere Mondragon Linguak. Aukera paregabea dira haurrek jolastuz eta ongi pasatuz ingelesa ikasteko. Era berean, gurasoentzat zerbitzua eskaintzea da Mondragon Linguaren helburua, izan ere, uztailean seme-alabek ekintzetan parte-hartzeko aukera izango dute. Ordutegia goizeko 9:30tik 13:00etara da goizeko txandakoentzat eta 9:30tik 17:00etara egun osoa aukeratzen dutenentzat.
Card image cap
2014/03/19

Aurten ere, eta azken urteotako arrakastari erantzunez, Mondragon Linguak ingelesezko udaleku irekiak antolatu ditu. Ekainaren 30etik uztailaren 25era egingo dira, eta interesatuek aukera izango dute hilabete osoan izena emateko edo eta aste solteetan apuntatzeko. 5 eta 14 urte bitarteko neska mutikoek jolas, kirol aktibitate eta gainerako jokoak egiteko aukera izango dute, guztia ingelesez. Gainera, jantoki zerbitzua ere izango da egun osoz udalekuetan egotea aukeratzen dutenentzat. Ordutegia honako hau izango da. Goizez izena ematen dutenek 9:30tik 13:00etara eta egun osoz udalekuetan egotea aukeratzen dutenek 9:30tik 17:00etara.

Ekainaren 30etik uztailaren 25era egingo dira, eta interesatuek aukera izango dute hilabete osoan izena emateko edo eta aste solteetan apuntatzeko

Prezioak

Interesatuek informazio guztia Mondragon Linguan eskuratu ahal izango dute edo eta erakundearen webgunean. Prezioei dagokienez, 2 asteko egonaldia jantoki eta guzti 325 euro izango da. Goizez, berriz, 183 euro. Hiru aste aukeratzen duten familientzat, 477 euro jantoki zerbitzuarekin eta goizez 261 euro. Eta lau asteak udalekuetan egitea aukeratzen dutenentzat, 599 euro jantoki zerbitzuarekin eta 323 goizez.

Izen emateko epea dagoeneko irekita dago, bai Mondragon Linguaren egoitzetan zein webgunean.

Itzulpen zerbitzuak eta hizkuntza prestakuntza