Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
MONDRAGON 'Languages Lanean' nazioarteko kongresuan izango da

Kongresuaren helburua da hizkuntza kudeaketaren erronken inguruan esperientziak eta ezagutzak partekatzea eta eztabaidatzea. Izan ere, lan eremuak eta jarduera ekonomikoak gero eta anitzagoak dira eskaintzari eta eskariari dagokionez, eta baita hizkuntzei dagokienez ere. Horri erantzun nahian antolatu da kongresua.
MONDRAGONek aktiboki parte hartuko du kongresuan. Urtarrilaren 18an, sarrerako hizlari nagusien artean, Leire Mugerza Batzorde Iraukorreko lehendakariak ponentzia bat aurkeztuko du
MONDRAGONek aktiboki parte hartuko du kongresuan. Urtarrilaren 18an, sarrerako hizlari nagusien artean, Leire Mugerza Batzorde Iraukorreko lehendakariak ponentzia bat aurkeztuko du, eta MONDRAGONen tokiko hizkuntzaren kudeaketan izan duen esperientzia azalduko du. Bestalde, Korporazioko kooperatibek ere parte hartuko dute bertan. Besteak beste, LABORAL Kutxako Nuria Agirrek zerbitzuaren kalitatearen inguruko mahai inguruan parte hartuko du.
Beste mahai-inguru tematiko batzuk ere izango dira eta bertan parte hartuko dute, besteak beste, Cikautxo eta Mondragon Unibertsitateko ordezkariek ere.