Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
MONDRAGON Korporazioko hiru kooperatibak eskuratu dute Bikain ziurtagiria
Fagor Etxetresna Elektrikoa, IK4 Ikerlan eta Fagor Elektronika MONDRAGONen kooperatibek eskuratu dute aurten Bikain ziurtagiria. Onarpen ekitaldia aurreko asteko eguenean egin zen Europa Jauregian, Gasteizen.

Fagor Etxetresna Elektrikoak Koop E.k bi ziurtagiri eskuratu ditu, bata, urrea edo goi mailakoa, Hotzaren negozioan, eta zilarra edo maila ertaina, bestea, Zerbitzu Zentraletan; IK4 Ikerlan eta Fagor Elektronikak zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu dute.
Dagoeneko MONDRAGON Korporazioko 15 enpresa kidek eskuratu dute Bikain ziurtagiriren bat; guztira 16 ziurtagiri: oinarrizko bat, 11 zilarrezko eta urrezko 4 . Enpresa nahiz erakundeetan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiria da Bikain eta Eusko Jaurlaritzak ematen du.