Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
MONDRAGON Korporazioak irabazi du Financial Timesen “Boldness in Business” saria
MONDRAGON Korporazioak “Boldness in Business” (Adorea Negozioetan) saria irabazi du, “Drivers of change” kategorian (Aldaketaren bultzatzaileak), urtero Financial Times (FT) egunkari britaniarrak eta Indiako Arcelor Mittal (AM) konpainiak antolatzen duten sariketan. Enpresaren arloko errekonozimendu horiek emateko ekitaldia atzo egin zen, martxoak 20, Britainiar Arkitektoen Institutuko RIBA eraikin esklusiboan, Londresen. Ekitaldian mundu osoko enpresen ordezkariek parte hartu zuten, FTko eta AMko zuzendari nagusiek, Lionel Barber eta Lakshmi Mittal, hurrenez hurren, eta Londresko alkate Boris Johnsonek.
Josu Ugartek jaso du saria MONDRAGONen izenean
Korporazioaren aldetik, saria jasotzeko ardura Josu Ugartek izan zuen, Nazioarteko Eragiketetako zuzendariak, eta, adierazi zuenez, “errekonozimendu honek gure Korporazioa modu globalean proiektatzen jarraitzea, eta gizarte justuago, solidarioago eta bidezkoago bat eraikitzeko gure proposamena proiektatzea ahalbidetzen digu; finean, mundu hobe bat”.
Gogorarazi daiteke nazioarteko sari honetarako munduko 260 enpresa aurkeztu zirela guztira, denak Financial Timesek (FT) eta Arcelor Mittalek (AM) elkarrekin antolatutako sariko epaimahaiak izendatuta. Sari horretarako izendatu diren enpresak hauexek dira: Continental Resources, petrolio industria amerikarra; Sany Heavy Industry, industri makinen korporazio txinatarra; Tata Group, Indiako talde multisektoriala; Square, aisialdiaren holding japoniarra, Axel Spreinger argitaletxe alemaniarra, eta MONDRAGON.
MONDRAGON Korporazioak saridun izendatzeko arrazoia izan zen “negozio eredu baten benetako proposamen berri bat egitea, ‘Humanity at work’, lankidetzan, lan kolektiboan, elkartasunean eta pertsonak lan arloan inplikatzea oinarritua”.
Sari hauen neurriaren ezagutza zehatzagoa izateko, esan daiteke aurreko hiru edizioetan dira kategoria honetako irabazleak hauek izan zirela: Fiat, 2009an; Apple, 2010ean, eta Amazon, 2011n; eta finalisten artean Al Jazeera, Amazon, Google edo Master Card enpresa ezagunak izan ziren, besteak beste.
Gainerako kategoriei dagokienez, aurtengo edizioan irabazi duten enpresak hauek izan dira: “Teknologia” atalean, irabazlea 3D Systems Corporation amerikarra izan da; “Erantzukizun Korporatiboa” atalean, Indiako Narayana Hrudayalaya Hospitals; “Enpresa txikia” kategorian, Gopro amerikarra; “Gorabideko merkatuak” atalean, Indiako Mahindra & Mahindra multinazionala; eta “Ekintzailetza” sailean, Softbank japoniarra. Urteko “enpresariari” dagokionez, aurtengo irabazlea Ivan Glasenberg izan da, Glencore Internationaleko lehendakari exekutiboa.
Zer dira Boldness in business sariak?
Urtero banatzen diren sari hauekin aldaketa bultzatu eta bere sektoreetan berrikuntza egiten laguntzen duten enpresei nazioartean esker ona erakusteko ematen dira. Aurtengoa bosgarren edizioa da. Antolaketa Financial Timesen eta Arcelor Mittalen esku dago, eta sariak hainbat kategoriatan ematen dira: Erantzukizun Korporatiboa, Ekintzailetza, Gorabidean dauden Merkatuak, Enpresa txikia eta Urteko pertsona.