MONDRAGON Korporazioak eta ONCE Gizarte Taldeak bat egin dute prestakuntza, enplegua eta teknologia sustatzeko

Gizarte ekonomiako liderrak diren bi erakunde hauek ia 140.000 pertsonari ematen diete enplegua.
2021/03/30

MONDRAGON Korporazioak eta ONCE Gizarte Taldeak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute ekonomia sozial eta zirkularra kontzeptuei bultzada handi bat emateko, horietan liderrak baitira, eta prestakuntza, enplegua eta langile guztientzat −batez ere desgaitasuna duten pertsonentzat− eskuragarri dauden teknologiak defendatu nahi dituzte. Bi taldeek batera 139.082 langile dituzte.

Jasangarritasunaren, irisgarritasun unibertsalaren eta ekonomia sozialaren garapenaren irizpideei jarraikiz, bi erakundeek euren ahaleginak batu dituzte arlo horietako prestakuntza bultzatzeko, bereziki desgaitasuna duten pertsonengan pentsatuz.

Jasangarritasunaren, irisgarritasun unibertsalaren eta ekonomia sozialaren garapenaren irizpideei jarraikiz, bi erakundeek euren ahaleginak batu dituzte arlo horietako prestakuntza bultzatzeko.

Miguel Carballeda eta Iñigo Ucin hurrenez hurren MONDRAGON Korporazioko eta ONCE Gizarte Taldeko presidenteek sinatu dute hitzarmena, Madrilen, Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismo ministroaren aurrean. Ministroa "pozik" agertu zen "prestakuntzan, teknologian edo jasangarritasunean oinarrituta ekonomia soziala bultzatzeko Espainiako bi familia handienen arteko akordio baten amabitxia" izateaz. Herritarrentzako inpaktu positiboa duen akordio garrantzitsua da, gainera, behartsuenak indartzen dituelako", nabarmendu zuen ministroak, horrelako hitzarmenek "Espainia indartsuago egiten dutela eta pandemiaren ondorengo susperraldi ekonomikoaren protagonista egiten zaituztela; zuen erresistentzia frogatua zuen DNAn dago, MONDRAGONenean eta ONCE Gizarte Taldearenean, eta horrek lagundu egingo digu, herritarrek zuen arnasa behar dutelako, ekonomia sozialaren arnasa, posible dena".

Domotika, inklusioa bultzatzeko

Adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen zaintza funtsezko proiektua da, bereziki kontuan hartuta bi enpresa taldeek lehendik ere esperientzia dutela bizitegi arloan, bai eta etxerako irtenbide digital eta inklusiboen fabrikazioan ere; esaterako, inklusioaren zerbitzura jarritako berrikuntza domotikoan.

Gainera, negozio jasangarriko ildo komunetan laguntza emango dute, hainbat gairekin lotutako ekimenen bitartez: garbitegi industrialak, “Smart Human Cities” hiri atseginak edo etorkizuneko etxea.

Bi konpainiek ematen dituzten zerbitzuen bidez, pertsona guztientzako diseinua eta irisgarritasun unibertsala sustatzeko lankidetza programa bat osatuko da, eta eragin berezia izango du espazio birtualetan, eraikinetan, instalazioetan eta zerbitzuetarako sarbidean. Irisgarritasun teknologikoan jarriko du arreta, ONCE Fundazioko teknikarien eta adituen aholkularitzapean, adineko pertsonek edo desgaitasuna duten pertsonek ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeari dagokionez.

WhatsApp Image 2021-03-30 at 16.47.28.jpeg

Etorkizuneko enpleguak

Bestalde, pertsona guztiak erakartzeko, orientatzeko eta laneratzeko programak ezarriko dira, kalitatezko enplegua lortzeko eta finkatzeko, gai horretan espezializatutako ONCE Fundazioko Inserta erakundearen laguntzarekin.

Bi entitateen helburuetako bat erosketa sozialki arduratsuak egitea da, eta, ildo horretan, MONDRAGONek kontratazio nagusi gehienetan eduki sozialeko klausulak sustatzeko aukera aztertuko du; “Gizarte Erantzukizuneko Kontrataziorako Foroan” parte hartzeko aukera aztertuko du; edo bere zentroak edo unitateak desgaitasunen bat duten pertsonekiko enpresa sozialki arduratsu gisa eta irisgarritasun unibertsalaren bidez egiaztatzeko aukera aztertuko du, BEQUAL zigiluaren bidez.

Bidelagun onak eta helburu partekatua

Horrez gain, Txakur Gidariaren ONCE Fundazioarekin eta Gor-itsutasuna duten Pertsonei Laguntzeko Fundazioarekin lankidetzan, sozialki erantzukizunez jarduteko ekintzak ere egingo dituzte. Nazioartean, berriz, bi erakundeek nazioarteko lankidetza programak bultzatuko dituzte, Latinoamerikarako ONCE Fundazioaren (FOAL) eta Mundukideren (MONDRAGONek laguntzen duen GKEa) bidez.

Iñigo Ucin MONDRAGONeko presidenteak adierazi duenez, “iraganean elkarrekin lan egin duten bi erakunderen arteko lankidetza da, eta bien arteko adostasuna eta gaitasun handiak baliatu nahi dituzte helburu partekatu baten zerbitzura jartzeko: gizartearentzat enplegu inklusiboa sortzea, alegia”.

Bestalde, Miguel Carballeda ONCE Gizarte Taldeko presidenteak azpimarratu duenez, “bi erakunde handiren arteko elkartasunak, baturak eta lankidetzak pertsona askoren bizi kalitatea hobetzea lortuko du, guztientzat berbera izatea helburu hartuta. Bidelagun onak gara, eta etorkizun inklusibo eta jasangarriago baterantz aurrera egitea dugu xede”.

ONCE Gizarte Taldea eta MONDRAGON Korporazioa liderrak dira ekonomia sozialaren honako esparru hauetan: soziala eta industriala, horietan aritzen baitira lanean hurrenez hurren. Eta enplegua sortu dute 139.082 langilerentzat Estatuko lurralde osoan (2019. urtearen amaierako datua); beraz, enplegatzaile pribatu handienen “top ten”-eko bi konpainia dira. Hitzarmen honen bidez bien arteko lankidetza berritu, eta etorkizunean egingo duten baterako lana sendotuko da.