Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
MONDRAGON Korporazioa, Euskadik Japoniara eginiko bisita instituzional eta enpresarialean protagonista
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia sailburua buru izan dituen delegaritza zabal batek Japonia bisitatu du azken bi asteotan. Bidaiaren helburua izan da Japonian aurkeztea Euskadik dituen gaitasun industrial eta teknologikoak.
Delegazioa, instituzioetako eta enpresa arloko ordezkariek osatu dute, guztira 50 enpresa ezberdin baino gehiagoko kideak eta, horien artean, MONDRAGON Korporazioaren presentzia nabarmendu daiteke, baita korporazioaren barne dauden beste zenbait kooperatibena ere, hala Ikerlanek eta Errekak ere parte hartu dute bidaian.
Urriaren 12an, eguenean, REIF Fukushima 2023 inauguratu zen, energia berriztagarrien azoka, eta Euskadik, herrialde gonbidatu gisa erakusleku propioa izan zuen. Bertan, besteak beste; Petronor, HWS, Erreka, Ampo, Idom, Ikerlan, Tecnalia, H2Site eta Basque Energy Cluster izan ziren
Oscar Goitia, MONDRAGON Nazioartekotzea; Ion Etxeberria Otadui, Ikerlan-eko zuzendari nagusia; eta Ainhoa Larrañaga, Erreka-ko zuzendari komertziala, besteak beste, 'Business Leader Summit' jardunaldian izan ziren, Euskadiren gaitasun teknologiko eta industrialak aurkezten, eta bi herrialdeetako aliantza zein etorkizuneko kolaborazio bideak zeintzuk izan daitezkeen aztertzen.
Ekitaldiak balio izan zuen energiaren eta automozioaren sektorean fokoa jartzeko. Hain justu ere itsas-eoliken arloan Erreka burutzen ari den lana aurkeztu zuen Ainhoa Larrañagak Tokion, finkapen adimentsuen arloan burututakoak hain justu ere.
Hain justu ere itsas-eoliken arloan Erreka burutzen ari den lana aurkeztu zuen Ainhoa Larrañagak Tokion, finkapen adimentsuen arloan burututakoak hain justu ere
Bidaiak balio izan du, era berean, Japoniako Eraldaketa Digitaleko ministerioarekin bilera egiteko, baita Japan Hydrogen Association (JH2A) elkarteko kideekin batzartzeko ere. Gainera, Javier Hurtado Turismo sailburua eta Urkullu lehendakaria, Euskadiren promozio turistiko eta komertzialean sakontzeko Japoniako hamabi operadore turistikorekin elkartu ziren.