Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Osasun eta ongizatean espezialistak.
Zaharrei egokitutako altzariak
Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala
Etxeko energia iraunkorrean espezializaturiko zentro teknologikoa
Irakurriena
- 1. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 2. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
- 3. El Regato eta San Fidel ikastetxeetako taldeak, FLL Euskadi-MONDRAGON torneoko irabazle
- 4. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 5. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 6. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn

Berrikuntza zientifiko eta teknologikoaren bidez pertsonen ongizate globala bultzatzea helburu duen aliantzak sektore soziosanitarioko, osasuneko eta bioteknologikoko konponbideak biltzen ditu. Horrela, FITECU irtenbide eta zerbitzu horietako batzuk ezagutzeko eszenatokia da, gailu medikoetarako osagai polimerikoetatik hasi eta zaintza zerbitzu berritzaileetaraino.
Interesa piztu dute azokako egunetan zehar, hala nola, Aspace, Espainiako Gurutze Gorria edo Valladolideko Unibertsitatea bezalako erakunde eta unibertsitateena; edo baita Alfonso Fernández Mañueco, Gaztela eta Leongo Juntako presidentearena eta Zamorako Udaleko ordezkariena ere.
Aliantza funtsezko eragile gisa nabarmendu da osasunaren eta zainketen esparruan bere parte-hartzeari esker. Izan ere, tailer espezializatuak eman ditu, hainbat gai jorratzeko: autozaintza zainketetan, etikak zaintzan duen garrantzia eta eragina, eta teknologia berrien aplikazioa sukaldean, eguneroko bizitza errazteko. Era berean, autonomia pertsonala ingurune soziosanitarioaren elementu eraldatzaile gisa sustatzeko erronkei buruzko gogoeta-mahai baten buru ere izan zen.


Osasunerako eta zaintzarako berrikuntza
Sektore soziosanitarioaren baitan, Bihar Homecarek zaintza-zerbitzuak eta produktu integralak eskaintzen ditu adineko pertsonen etxeko bizi-kalitatea hobetzeko, etxez etxeko zainketen, aholkularitzaren eta aplikazioen bidez, pertsonen errutinen ibilbide egokia errazteko. Era berean, GSR adinekoentzako zerbitzu soziosanitarioetan, osasun mentalean eta desgaitasun intelektualean espezializatuta dago. 20 urte baino gehiagoko esperientziarekin, 1.000 pertsona baino gehiagoko lantaldearekin eta pertsonarengan zentratutako ikuspegiarekin, laguntza behar dutenen bizi-kalitatea hobetzea du helburu.
Sektore horretan bertan, Gerodanek lankidetza estuan lan egiten du nazioarteko diseinatzaile, arkitekto, interiorista, ergo-terapeuta eta partner-ekin, desgaitasun fisikoa edo intelektuala duten pertsonentzako egoitzak, geriatrikoak eta eguneko zentroak ekipatzeko proiektuak diseinatzeko eta ekoizteko. Horrela, diseinua, erosotasuna eta moldagarritasuna uztartzen dituzten produktuak eskaintzen ditu.


Osagaien eta gailu medikoen diseinua eta ekoizpena ere MONDRAGON Healthen zutabea da. Ildo horretan, ERREKA Medical espezializatuta dago polimerozko osagaien contract manufacturing-ean, sendagaiak emateko eta in vitro diagnostikoko behin erabiltzeko medikuntza-gailuak ekoizteko, batez ere mikrofludikan oinarritutakoak. Eta, Fagor Healthcarek pazienteen atxikimendu terapeutikoa hobetzen laguntzen du, blisterreko sendagaiak prestatzeko Medical Dispenser sistemari esker.
Horiekin batera, beste hiru kooperatiba izan dira: DARWIN Biomed, ERREKAk eta MONDRAGON Venturesek parte hartzen duten startupa, erorikoen prebentzio aktiboa duen lehen taka-taka adimenduna garatu duena; Inntro (Copreci), ikusmen urriko adinekoentzat bereziki diseinatutako indukzio-sukaldaritza; eta MC3, Mondragon Componentes-en I+G+i unitatea, etxean espezializatutako eta ezarpen globala duen enpresa taldea.
Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Osasun eta ongizatean espezialistak.
Zaharrei egokitutako altzariak
Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala
Etxeko energia iraunkorrean espezializaturiko zentro teknologikoa