Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
MONDRAGON Health Ospitaleen eta Kudeaketa Sanitarioaren 19. kongresuan izango da, martxoaren 10-13 bitartean
MONDRAGON Health-ek, MONDRAGON Korporazioan osasunaren alorrean lan egiten duen unitate estrategikoa den heinean, gure enpresek osasunaren alorrean duten eskaintza eta ahalmenak aurkeztuko ditu – Stand 55-56 -.
Gainera, Mikel Alvarezek, MONDRAGON Health-eko Zuzendari Nagusiak, “Zein ekarpen egiten dio Osasun-Teknologiak herritarren osasunari?” izenburupean antolatutako Mahai Inguruan parte hartuko du, martxoaren 12an, osteguna, arratsaldeko 15:00an hasita.
Hiru dira MONDRAGON Health-en lan arloak: produktuak, zerbitzuak eta prestakuntza. Horrela, MONDRAGON Korporazioan hainbat enpresa dira osasunaren arloan produktuak, zerbitzuak eta prestakuntza eskaintzen dituztenak. Horien artean,Bexen Medical dago, erabilera sanitariorako erabili eta botatzeko material gama zabal baten ekoizlea eta banatzailea dena. Produktu-familia hauek ditu: Ginekologia, Infusioa/Transfusioa, Ozonoterapia, Nutrizio Enterala eta Nutrizio Parenterala.
ULMA Handling Systems enpresaren jarduera Ingeniaritza alorreko lanetan zehazten da, banaketa eta Fabrikazio Sistema Automatikoak garatuz. Osasun-alorrera bideratutako irtenbide logistikoen ikerketa, diseinua garapena eta mantenua eskaintzen ditu. Osasunaren alorrean, ospitale baten logistika hobetzean du balio handiena, materialen jasotzea, biltegiratzea, prestaketa eta banaketa landuz.
Ausolan enpresak Katering zerbitzua eskaintzen du. Eskarmentu eta ezagutza zabala du ospitale-sektorean, estatu osoan hamar marka ezberdinekin lan eginez, 30 ospitale eta 300 egoitza baino gehiagorekin lanean.
SHS Smart Health Services, osasunerako produktuen erosketa, hornidura eta banaketa logistikaren kudeaketa lantzen duen enpresa da. Neurrira egindako irtenbideak eskaintzen ditu, erosketa-alorra eta kontratazioa optimizatzea ahalbidetuz.
Duela urte batzuk, Mondragon Unibertsitatearekin batera egindako hausnarketa baten ondoren, Ingeniaritza Biomedikoko Gradua martxan jartzea erabaki zen. Izan ere, osasunaren alorrean produktuak eta zerbitzuak garatu eta eskaini nahi baldin baditugu, Ingeniaritza Sanitarioan ingeniari espezializatuak beharko dira.
Hauek dira, osasun alorrean zerbitzu zein produktuak garatzen dituzten kooperatibak:
Bexen Cardio. Kanpo-desfibriladoreen prestaketa, ekoizpena eta banaketa.
KIRO Robotics. Ospitale Farmaziarako ekipamendu automatikoen garapena eta ekoizpena. Garatutako lehen produktua: KIRO ONCOLOGY, zain barneko banakako tratamenduz osatua, cito-toxikoak eta biologikoak barne.
Fagor Healthcare. Farmazia anbulatorioei zuzendutako ekipoen garapena eta produkzioa. Garatutako lehen ekipoa: Medical Dispenser, medikazio anbulatorioari zuzendutako blisterizadorea. Pertsonalizatutako zerbitzua eskaintzen du. Helburua, paziente polimedikatuen tratamenduen prestaketan eguneroko lana erraztea da.
Cikautxo Medical. Silikonaz eta termoplastikoz egindako balio erantsi handiko gailuak ekoizten espezialistak.
Saludnova. Oinarri teknologikodun enpresa, pertsonen erosotasuna bermatzeko asmoz tele-medikuntza zerbitzu berritzaileak eskaintzen ditu.
MCC Telecom. Ingeniaritza integratzailea, eraikinetako azpiegitura teknologikoen proiektuen diseinua, instalazioa eta salmenta-osteko zerbitzua burutzen duena.
Adom. Egokitzapen-ingeniaritza, espazioaren egokitzea minusbaliotasunen bat duen pertsonaren beharrei begira.
Gerodan. Egoitza geriatrikoak, eguneko zentroak eta tutoretzapeko etxebizitzak hornitzeko ekipamendua, minusbaliotasuna duten pertsonei eta edadetuei zuzendutako zerbitzua.
ULMA Inoxtruck. Higienizatutako ekipamenduen garraioa eta zama-manipulazioa diseinua, fabrikazioa eta merkaturatzea, bereziki produkziorako gela txurien aplikazioetara bideratutakoak.
Fagor Industrial. Sukalde industrialak hoteletarako, eskoletarako zein ospitaleetarako.
Kide. Hotzeko teknologian espezialista, hainbat produktu tenperatura baxuetan mantentzeko.
ULMA Packaging. Ontziratze-makinen diseinua eta fabrikazioa, ontziratze-medikoko negozio-unitatearekin. Bezeroari zuzendutako Arreta Zerbitzua eta Laguntza Teknikoa eskaintzen ditu mundu mailan.
GSR. Biztanle edadetuei zuzendutako hainbat zerbitzu ditu: Egoitzak, Eguneko Zentroak, Babestutako Etxebizitzak eta Tutoretzapeko Etxebizitzak.
Ondoan. Instalazioen Ingeniaritza. 150 proiektu baino gehiago garatu ditu ospitale, zentro sanitario eta sozio-sanitarioetan, klimatizazio arloan, suteen aurkako babesean, mantentze-lanetan eta higienizazioan, besteak beste.
LKS. Kudeaketa-Aholkularitza eta Ahokularitza Teknologikoa eta AzpiegituraIngeniaritza eta Arkitektura.
Arizmendi Ikastola. Erizaintzaren Laguntza Osagarriak Erdi Mailako Heziketa Zikloa. Lan-munduan murgiltzeko prestakuntza izango duten profesionalen prestakuntza, ikasketa praktikoak eta enpresen edota inguruko erakundeen beharretara egokitutakoak erakutsiz.