Irakaskuntza
Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.
Zaharrei egokitutako altzariak
Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala
Hotz ganberak
Irtenbide profesionalak.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena
Osasun eta ongizatean espezialistak.
Ekipo automatikoak ospitaletako farmazia zerbitzuentzat.
Nazioarteko enpresa taldea.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
MONDRAGON Health-ek Korporazioko 20 enpresa baino gehiagoren produktuak eta zerbitzuak aurkeztu ditu
Aurten ere, MONDRAGON Health nazio mailako Ospitaleen eta Kudeaketa Sanitarioaren 19. Kongresuan dago, Alacant eta Elx hirietan egunotan burutzen ari dena. MONDRAGON Korporazioko 20 enpresa daude ordezkatuta, guztiak ere MONDRAGON Health-en aterkipean. Osasunaren alorrean beren jarduera garatzen duten enpresak, batetik, eta industriaren alorrean izen handia dutenak eta, beren ezagutza negozio eta sektore berrietan aplikatu dutenak –osasuna, kasu–, bestetik, arlo sanitarioan irtenbide berritzaile ugari eskainiz.
MONDRAGON Health, Euskadi mailako osasun arloko lehen enpresa-taldea da eta Estatu mailan ere unitate estrategikoa dela esan daiteke
MONDRAGON Health-ek adierazi duenez, Kongresura itxaropen handiarekin hurbildu dira. Bertan, “Osasun-zerbitzuak eta herritarrak” lelopean, osasunaren alorreko kudeaketak dituen erronken inguruko hausnarketa eta eztabaida mahaiak burutzen ari dira.
Mikel Alvarezek, MONDRAGON Health-eko zuzendari nagusiak ere mahai inguru batean parte hartu du. Alvarez saiatu da honako galderari erantzuten: “Zein ekarpen egiten dio Osasun-Teknologiak herritarren Osasunari?”. Mahaikideek, herritarren eta pazienteen zainketan osasun-teknologiek izan duten garapena aztertu dute. Teknologia berriek bakarkako zein taldeko arreta eta zainketa ahalbidetuko dute, eta pazienteak berak bere osasun-prozesuan protagonismo gehiago izango du.
Hiru dira MONDRAGON Health-en lan arloak: produktuak, zerbitzuak eta prestakuntza. Horrela, MONDRAGON Korporazioak osasunaren arloan produktuak, zerbitzuak eta prestakuntza eskaintzen dituzten hainbat enpresa baditu. Osasunaren alorrean MONDRAGON Korporazioko enpresek garatutako jarduerek 44,3 milioi euroko salmentak lortu dituzte, 600 bat lanpostu sortuz.
MONDRAGON Health, Euskadi mailako osasun arloko lehen enpresa-taldea da eta Estatu mailan ere unitate estrategikoa dela esan daiteke. MONDRAGON Health-en xedea da osasunaren alorraren garapenean liderra izatea, lankidetzaren bitartez irtenbide integralak bultzatuz.
MONDRAGON Health barneko enpresak datorren nazio mailako ospitale kongresuaren atarian
Bexen Medical erabilera sanitariorako erabili eta botatzeko material ekoizlea eta banatzailea da. Produktu-familia hauek ditu: Ginekologia, Infusioa/Transfusioa, Ozonoterapia, Nutrizio Enterala eta Nutrizio Parenterala.
ULMA Handling Systems enpresaren jarduera ingeniaritza alorreko lanetan oinarritzen da, banaketa eta Fabrikazio Sistema Automatikoak garatuz. Osasun-alorrera bideratutako irtenbide logistikoen ikerketa, diseinua, garapena eta mantenua eskaintzen ditu. Osasunaren alorrean, ospitale baten logistika hobetzea da bere baliorik esanguratsuena.
Ausolan enpresak katering zerbitzua eskaintzen du. Eskarmentu eta ezagutza handia du ospitale-sektorean, Estatu osoan hamar marka ezberdinekin lan eginez, 30 ospitale eta 300 egoitza baino gehiagori zerbitzua eskainiz.
SHS Smart Health Services, osasunerako produktuen erosketa, hornidura eta banaketa logistikoaren kudeaketa lantzen duen enpresa da. Neurrira egindako irtenbideak eskaintzen ditu, erosketa-alorraren eta kontratazioaren optimizazioa ahalbidetuz.
Duela urte batzuk, Mondragon Unibertsitateak egindako hausnarketa baten ondoren, Ingeniaritza Biomedikoko gradua martxan jartzea erabaki zen. Izan ere, osasunaren alorrean produktuak eta zerbitzuak garatu eta eskaini nahi baldin badira, ingeniaritza sanitarioan ingeniari espezializatuak beharko dira.
Bexen Cardio enpresak kanpo-desfibriladoreen prestaketan, ekoizpenean eta banaketan lan egiten du.
Kiro Robotics enpresak ospitale farmaziarako ekipamendu automatikoak garatzen eta ekoizten ditu. Garatutako lehen produktua Kiro Onkology da.
Fagor Healthcare enpresak farmazia anbulatorioei zuzendutako ekipoak garatzen eta ekoizten ditu. Garatutako lehen ekipoa: Medical Dispenser, medikazio anbulatorioari zuzendutako blisterizadorea izan da. Pertsonalizatutako zerbitzua eskaintzen du. Helburua, paziente polimedikatuen tratamenduen prestaketan eguneroko lana erraztea da.
Cikautxo Medical silikonaz eta termoplastikoz egindako balio erantsi handiko gailuak ekoizten espezialista da.
Saludnova oinarri teknologikodun enpresa da, pertsonen erosotasuna bermatzeko asmoz tele-medikuntza zerbitzu berritzaileak eskaintzen dituena.
MCC Telecom enpresak ingeniaritza integratzailea garatzen du, eraikinetako azpiegitura teknologikoen proiektuen diseinua, instalazioa eta salmenta-osteko zerbitzua burutuz.
Adom enpresak egokitzapen-ingeniaritza du xede, espazioaren egokitzea ezintasunen bat duen pertsonaren beharrei begira.
Gerodan enpresak, egoitza geriatrikoak, eguneko zentroak eta tutoretzapeko etxebizitzak hornitzeko ekipamenduei zerbitzua eskaintzen die.
ULMA Inoxtruck, garraiorako eta zama-manipulaziorako higienizatutako ekipamenduak diseinatzen, egiten eta merkaturatzen ditu, bereziki produkziorako gela txurien aplikazioetara bideratutakoak.
Fagor Industrial enpresak sukalde industrialak eskaintzen ditu, hotel, eskola eta ospitaleetarako.
Kide hotzeko teknologian espezialista da, hainbat produktu tenperatura baxuetan mantentzeko produktuak eginez.
ULMA Packaging enpresak ontziratze-makinak diseinatu eta fabrikatzen ditu. Ontziratze-medikoko negozio-unitatea dauka.
GSR enpresak adinekoei zuzendutako hainbat zerbitzu ditu: egoitzak, eguneko zentroak, babestutako etxebizitzak eta tutoretzapeko etxebizitzak.
Ondoan instalazioen ingeniaritza garatzen duen enpresa da. 150 proiektu baino gehiago garatu ditu ospitaleetan, zentro sanitarioetan eta sozio-sanitarioetan.
LKS enpresak kudeaketa-aholkularitza, aholkularitza teknologikoa, azpiegitura Ingeniaritza eta arkitektura eskaintzen ditu.
Arizmendi Ikastolak Erizaintzaren Laguntza Osagarriak Erdi Mailako Heziketa zikloa eskaintzen du. Lan-munduan murgiltzeko prestakuntza izango duten profesionalak bideratuz. Ikasketa praktikoak eta enpresa edota inguruko erakundeen beharretara egokitutakoak eskaintza bideratuz.
Irakaskuntza
Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.
Zaharrei egokitutako altzariak
Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala
Hotz ganberak
Irtenbide profesionalak.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena
Osasun eta ongizatean espezialistak.
Ekipo automatikoak ospitaletako farmazia zerbitzuentzat.
Nazioarteko enpresa taldea.