Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
MONDRAGON Health-ek eta Institut Català de la Salut-ek lankidetza hitzarmena izenpetu dute
MONDRAGON Healthek eta Institut Català de la Salut erakundeak lankidetza hitzarmena izenpetu dute gaur. Aliantza estrategiko berria da, I+G+b-aren arloari zuzendua, zientziaren eta teknologiaren arloan elkarrenganako interesa duten jardueretan lankidetza sustatzeko, Kataluniako eta EAEko erkidego autonomoetako osasun sektorea garatzen laguntzeko.
"Ezagutza sortu, trukatu eta transferitzeko, I+G proiektuak eta formazio programak eginez eta elkarrekin jarduerak egitea sustatuz"
Hitzarmenaren bitartez ezagutza sortu, trukatu eta transferitu nahi da, ikerketa eta berrikuntza proiektuak eta formazio programak eginez eta elkarrekin jarduerak egitea sustatuz.
Horrez gain, akordioaren beste helburu nagusietako batzuk dira logistikaren arloan hobetzeko prozesuak aztertzeko eta garatzeko lankidetza lortzea, hornidura sanitarioen eremuan gestio eredu berriak lortzeko ikerketa egitea, eta informazio sistema espezializatuak eta garapenerako lan metodologiak partekatzea.
Urtebeteko iraupena
Hitzarmenak urtebeteko iraupena izango du, urtero luzatu ahal izango da, eta atzo, asteartea, izenpetu zuten Bartzelonan Institut Català de la Salut erakundeko zuzendari gerentea den Joaquim Casanovas i Laxek, MONDRAGON Korporazioko Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzaren lehendakariordea den Javier Sotilek eta MONDRAGON Healtheko zuzendari nagusia den Mikel Alvarezek.
Garapen arloak
Hitzarmen honetako jardueren helburua jasotzen duten arloak hauek dira, besteak beste: e-health eta paziente kronikoen jarraipena etxean egiteko proiektuetan lankidetza sustatzea; diagnostiko klinikoari eta aholkularitzari lotutako jarduerak eta produktu sanitarioen erosketa, hornidura eta logistikaren arloa optimizatzea; ospitale barruko eta etxeko errehabilitazioa; Prestakuntzaren arloan elkarrekin jarduteko aukerak aztertzea giza baliabideei dagokienez; eta ikerketa biomedikoaren gaineko alderdiak sustatzea.
Aliantzako bazkideak
Institut Català de la Salut, 39.500 profesionaleko langile taldearekin, Kataluniako Osasun Institutua (ICS) Kataluniako osasun zerbitzuen enpresa publikorik handiena da, eta ia sei milioi erabiltzaileri ematen dizkie zerbitzuak, hau da, Katalunian aseguratuta dauden guztien % 75i. Osasun laguntzaren jardueraz gain, ICSk lan zientifiko handia egiten du, ospitaleetan eta lehen mailako atentzioko zentroetan integratuta dauden zazpi ikerketa instituturen bitartez. Irakaskuntzaren arloan, ICSk bere zentroetan osasun zientzietako 50 espezialitatetako 2.400 espezialista prestatzen ditu.
MONDRAGON Health
MONDRAGON Health MONDRAGON Korporazioaren plataforma bat da, osasunaren sektorera bideratutako produktu eta zerbitzuetan enpresa garapen berriak sustatzeko. Bere estrategiaren jomuga dira arreta soziosanitarioa, eHealth, ospitale prozesuen automatizazioa, osasun sektorearen logistika eta sektoreko proiektu globalen garapena.