Irtenbide profesionalak.
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
MONDRAGON Healthek SHS enpresa sortu du osasun zentroetarako erosketa eta horniduren logistikarako

Enpresa proiektu berri horren helburu soziala izango da osasun materiala erosteko eta horniduren logistikarako aholkularitza zerbitzuak ematea. Hitz batean, proposamen berritzailea da, osasun zentroek izan ohi dituzten premiei erantzuteko soluzio integrala eskainiko duena, esaterako, premia hauei: erosketen logistikari, kontratazio elektronikoari, katalogoen arrazionalizazioari, eta osasun alorrean eta alor soziosanitarioan erabiltzeko materialen horniketa eta banaketarekin lotuta dauden zerbitzu logistikoei.
Enpresaren osaera
SHS sozietatea MONDRAGON Health plataforma korporatiboak bultzatutako ekimen bat da. Sozietatearen %51 MONDRAGON Healthena da, eta Kudea enpresa, erosketa eta kontratazio prozesu orokorren gestioan aditu dena eta osasun pribatuaren sektorean esperientzia duena, sozietatearen %40aren jabea da. Enpresak, halaber, LKSren aholkularitza arloaren ekarpena du, izan ere, kapitalaren %9 LKSrena da.
Soluzio integrala ospitale zentro guztietarako
Osasun zerbitzuak, bereziki publikoak, buru-belarri ari dira kostuak murriztu eta sistema iraunkorra izatea ahalbidetzeko moduak bilatzen. Erosketen gestioa, horniketa eta banaketa eragin handiko arloak dira osasun sistema eraginkorragoa izan dadin lortzeko.
Eva Gerrikagoitia SHS zuzendari gerenteak dioenez, "gestioaren kostuak eta kalitatea optimizatzeko benetan dauden aukerak zabalak dira, eta azken urteetan ekimenak sortzen ari dira gestioaren hainbat eremutan, batez ere pazienteen zaintzarekin zuzenean lotuta ez dauden zeharkako zerbitzuetan".
Bukatzeko, esan dezakegu enpresa proiektu berri hau MONDRAGONek 2013-2016 aldirako ekin berri dion Politika Sozioenpresarial berriaren atal bat dela, eta balio erantsi handiagoko negozio berriak abiarazteko aliantzetan lankidetza, berrikuntza eta proaktibitatea bultzatzearen alde egiten du.