Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Amazoneko langileak trebatuko ditu

Amazoneko zentro logistikoetarako pertsona kualifikatuen 'harrobia' sortzeko asmoz, Mekatronika Industrialeko Goi Mailako Heziketa Zikloa jarri da abian, Eusko Jaurlaritzak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Amazonek sustatua.
Card image cap
Amazon eta Mondragon Unibertsitateko ordezkariak, Carlos Garcia eta Marta Casasayas buru, Jokin Bildarratz Hezkuntza kontseilariarekin batera.
2024/02/14

Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren Arrasateko campusean Mekatronika Industrialeko Goi Mailako Prestakuntza Zikloa izeneko programaren aurkezpena egin da gaur goizean. Programa hori Mondragon Unibertsitateak eta Amazonek diseinatu dute sei autonomia-erkidegotako 22 ikaslerentzat. Ekimen aitzindari eta erreferente baten aurkezpena izan da, bultzatzaileen arabera, "lankidetza publiko eta pribatuko ariketa berritzaile bat, 22 pertsona trebatuko dituena Estatuko Amazonen zentro logistikoetan lan egin dezaten", ziurtatu du Carlos Garcia Mondragon Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusiak.

22 pertsona trebatuko dituzte Estatuko Amazonen zentro logistikoetan lan egin dezaten

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek ere parte hartu du gaur goizean egindako ekitaldian, eta ziurtatu du bera buru duen gobernuarentzat lanbide-heziketa etorkizuneko giltzarria dela. "Lanbide-heziketaren enplegagarritasuna % 89,64 da, eta mekatronikarekin lotutako heziketa-zikloen kasuan, ehunekoa % 95era igotzen da". Bildarratzentzat, Amazonek eta Mondragon Unibertsitateak bultzatutako programa "guztiz transferi daiteke euskal industria-ehunera, soluzioak behar dituzten enpresa txiki eta ertainetara", esan du.

Programaren helburuak

Programaren helburu nagusiak honako hauek dira: Amazoneko zentro logistikoetarako pertsona kualifikatuen harrobi bat sortzea, kualifikazio ofiziala eskaintzea eta Amazonen premietan ikasleak prestatzea, lantokian ikaskuntza eta prestakuntza ofiziala integratuz. Marta Casasayas, Amazonen «Aprendizak» programaren arduraduna, eta Gorka Aretxaga, Goi Eskolako irakasle eta programaren koordinatzailea, izan dira prestakuntza-programaren xehetasunak aurkezten. Erronketako bat "unibertsitatean eta enpresan ikasteko orduak maximizatzea" dela ziurtatu dute, "ikasteko metodologia aurreratuarekin". Hain zuzen ere, metodologia horiek izan dira Mondragonen aldeko apustua egitearen arrazoiak, Amazoneko Marta Casasayasen arabera: "Ulertu dute zeintzuk diren zentro logistikoen behar tekniko eta teknologikoak, eta programa dual bat diseinatu digute, eskaintza modular oso interesgarria da".

3Q3A3900.JPG

Bildarratzentzat, Amazonek eta Mondragon Unibertsitateak bultzatutako programa "guztiz transferi daiteke euskal industria-ehunera, soluzioak behar dituzten enpresa txiki eta ertainetara"

Programak 3.560 orduko iraupena du. 22 parte-hartzaileek 1.640 ordu egingo dituzte Mondragon Unibertsitatean eta beste 1.940 ordu Amazoneko zentro logistikoetan. Lehenengo ikasturtea 2024ko uztailean amaituko da eta bigarrena 2025eko irailean.

3Q3A3906.JPG

Esperientzia pertsonalak

Gaur goizeko aurkezpenean, ikastaroko bi ikasleren esperientzia pertsonalak ezagutzera eman dira. Sevillako Dos Hermanaseko planta logistikoko teknikari Mari Carmen Gómezek eta Dos Hermanaseko ikasle eta langile Lucía Trinidadek gainerako ikaskideekin partekatu dute beren esperientzia.

Gaurko aurkezpenaren argazki galeria.

Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea