Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
MONDRAGON Foroaren hamargarren edizioak 400 pertsona erakarri ditu Kursaalera
Aurtengo ediziora, hamargarrenera, 375 lagun gerturatu dira. Foro interesgarria izaten da, interkooperazioan burutzen dena, Errektore Kontseiluetako eta Zuzendaritza Batzordeetako ordezkariek bertatik bertara egoera ezberdinak aztertzeko aukera izaten dute eta aurtengoan, eredu kooperatiboa eta lehiakortasuna aztertu dituzte, beti ere gobernantza korporatibo ereduetan fokoa jarriz.
Eroski, Fagor Elektronika, Fagor Automation eta Soraluzeko ordezkariek zuzendaritza eta errektore kontseiluetako gaitasunak aztertu dituzte, gero eta egoera aldakorragoetan. Era berean, MONDRAGONetik kanpoko ikuspegia aztertzeko aukera ere izan da; Josu Jon Imaz (Repsol), Francisco Riberas (Gestamp) eta Javier Roqueroren (Salto Systems) bitartez.
MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko presidente Iñigo Ucinek eman dio hasiera ekitaldiari. Bere sarrerako diskurtsoan, foroa interkooperazio ariketa ederra dela esan du, “krisi egoeran emaitzak biderkatzeko indarrak batzea egoera normaletan baino garrantzitsuagoa da” adierazi du Ucinek.
Iñigo Ucinen esanetan foroa interkooperazio ariketa ederra da, “krisi egoeran emaitzak biderkatzeko indarrak batzea egoera normaletan baino garrantzitsuagoa da”
Era berean, MONDRAGONeko Gestio Sozialeko zuzendari Zigor Ezpeletak “atzoko eta gaurko erronkak” aipatu ditu bere hitzaldian. Lehiakorrak eta kooperatiboak izatearen beharraz aritu da. Erakundeen dinamikan pertsonen jarreraren gaineko diagnostiko zorrotza egin du Ezpeletak. Adieraziz, kultura sanoek pertsonen konpromisoa, emaitza ekonomikoak eta erakundearen egokitzeko gaitasuna indartzen dutela.
Gobernantza kooperatiboaren gaineko azterketa zehatza
MONDRAGON Foroaren X.edizioak fokoa jarri du gobernantza kooperatiboan. Horretarako mahai ingurua egin da eta bertan izan dira; Leire Mugerza (Eroskiko eta MONDRAGONeko Batzorde Iraunkorreko presidentea), Monica Vaz (Fagor Elektronikako Errektore Kontseiluko presidente ohia), Pepe Perez (Fagor Automationeko zuzendari nagusia) eta Rafa Idigoras (Soraluceko zuzendari nagusia).
Mahai inguruan gobernantzaren gaineko ikuspegiak partekatu dira eta aipatu da organoen arteko sintonia eta luzera begirako ikuspegia ezinbestekoak direla proiektuaren biziraupenerako. Ekarpen oso interesgarriak egin dituzte zentzu horretan. Hala, aipatu da “gizarteak era honetako ereduak behar ditu, non pertsonak eredua funtzionarazten duten”. “Organo bakoitzaren egitekoak eta rolak ondo definituta edukitzea oso garrantzitsua da” adierazi dute. Komunikazioa ere aipatu da, prozesu gako gisa. “Dimentsio handia hartu duten kooperatibetan gero eta zailagoa da eredua kolektibo osoari islatzea”. Talentu kooperatiboa edo eta kolektiboaren ilusioa ere nabarmendu dituzte mahai inguruan parte hartu duten lagunek.
Gainera, Kursaalera gerturatu ziren pertsonek, beste pertsona batzuen iritziak entzuteko eta ikusteko aukera ere izan dute zenbait bideoren bitartez. Besteak beste, Javier Sotil, Agustin Markaide, Tere Marcos, Klaudia Lukita, Txomin Garcia eta Joxemi Arregiren adierazpenak entzuteko aukera izan da.
Ingurune eta une aldakorrei egokitzeko gaitasuna
Jardunaldiaren bigarren zatian zuzendaritzen eta errektore kontseiluen gaitasuna izan da aztergai. Bigarren zati honetan kanpoko ikuspegia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan da. Hala, hiru protagonista izan dira taula gainean: Josu Jon Imaz (Repsoleko kontseilari delegatua), Francisco Riberas (Gestamp-eko presidente exekutiboa) eta Javier Roquero (Salto Systems-eko ko-sortzaile eta CEOa).
Hirurak bat etorri dira aipatzerakoan lan-taldeak ezinbestekoak direla erakundeen hazkundean, eta talentuaren gestioa ere oso inportantea dela, ekintzailetzarako gaitasuna, “berrikuntza irekia eta dibertsitatea -generoarena, geografikoa, adinena edo eta ikuspegi egokiarekin” batera. Alderdi humanistikoa, enpresaren xedea, eta luzera begirako eta gertura begirako kudeaketaren konbinazioa ere inportanteak dira, azaldu dute.
Lan-taldeak ezinbestekoak dira erakundeen hazkundean, eta talentuaren gestioa ere oso inportantea da
Gonbidatuei galdera bat egin zaie: zer behar dugu lehiakorragoak izateko? Roquerok dibertsitate gehiago aipatu du “kanpoko ikuspegiak aukera gehiago eskainiko baititu” esan du. Imazek malgutasunaren kontzeptua aipatu du “ausartak izan behar gara gauza garrantzitsuenetan”. Riberasek, berriz, talentuaren kudeaketan jarri du fokoa, “enpresen lehiakortasunaren iturria da” adierazi du.
Foroa grafikoki laburtua: