MONDRAGON Foroa 2023, ostegunean Kursaalen

MONDRAGONen esperientzia kooperatiboaren iragana, oraina eta etorkizuneko erronkak partekatuko dituzte kooperatibetako zuzendaritza eta errektore kontseiluetako kideek, Korporazioaren etapa berri baten atarian.
Card image cap
2023/12/12

Kursaal Jauregian izango da hitzordua, ostegunean, goizeko 9etatik 14:00etara. Bertara deituak dira Taldeko Kooperatibetako zuzendaritza eta Errektore Kontseiluetako kideak, eta deialdiak erantzun bikaina izan du, izan ere 400 bat pertsona elkartuko dira. Jardunaldia bi zatitan banatuko da, barne ikuspegia izango da nagusi aurrenekoan, eta bigarrenean MONDRAGONetik kanpo dauden hiru adituk hartuko dute hitza.

Nola hatzeman eta ulertzen du gizarteak MONDRAGON? Zigor Ezpeleta galdera horri erantzuten saiatuko da

Barne hausnarketa partekatua

Iñigo Ucinek irekiko du jardunaldia, presidente moduan bere azken MONDRAGON foroa izango da Iñigorentzat. Hark jarriko du puntua, eta ondoren Zigor Ezpeletak hartuko du hitza. Errebisio historikotik gaur egungo egoerara egingo du jauzia Ezpeletak. MONDRAGONek eginiko ikerketaren emaitzak partekatuko ditu zuzendari eta errektore kontseiluetako kideekin. Nola hatzeman eta ulertzen du gizarteak MONDRAGON? Zigor Ezpeleta galdera horri erantzuten saiatuko da. Korporazioaren nortasun eta izaeraren ezaugarriak zeintzuk diren definitzen saiatuko delarik.

“MONDRAGONen aro berria hasi dugu. 2025-2028 epealdirako Politika Sozioenpresariala horren erakusle da. Aro berri horren atarian, gure Esperientzia Kooperatiboaren oraina eta etorkizuneko erronkak aintzat hartuta hausnartuko dugu”, adierazi du Ezpeletak. Hala, galdera ugariri erantzuna ematen saiatuko da MONDRAGON Foroa. Nola ikusten gaituzte eta nola ikusten dugu gure burua? Zer jartzen dugu balioan eta zerk kezkatzen gaitu? Etorkizunari begirada, nola irudikatzen dugu etorkizun ilusionagarri bat? Zein gaitasun aktibatu behar ditugu etorkizun horri begira pausoak emateko?

Bigarren zatian, kanpoko adituen begirada

Goi mailako hiru hizlarik hartuko dute hitza kafearen ondoren. Viralgen-eko presidente Javier Garciak ‘Izaera ekintzailearen esentzia’ izeneko izenburua eskainiko du, eta bereziki ekintzailetza eta lidertza ekintzailea izango ditu mintzagai. Hitzaldiaren ondoren, Mikel Alvarezek elkarrizketa egingo dio Garciari.

Pedro Luis Uriarte Ekonomia aholkulari eta adituak MONDRAGON ereduan eta korporazioak gizarteari egiten dion ekarpenean jarriko du fokoa. ‘MONDRAGON eta bere lekua gaurko gizartean’, izango da Uriarteren hitzaldiaren izenburua

Pedro Luis Uriarte Ekonomia aholkulari eta adituak MONDRAGON ereduan eta korporazioak gizarteari egiten dion ekarpenean jarriko du fokoa. ‘MONDRAGON eta bere lekua gaurko gizartean’, izango da Uriarteren hitzaldiaren izenburua. Euskal gizarteari Korporazioak egiten dizkion ekarpenak azaltzen saiatuko da Uriarte, beti ere bere ikuspegitik.

Bukatzeko, iaz ere MONDRAGON Foroan izan zen Xabier Marcet-ek hartuko du hitza. “Transformazioa norberarengandik hasten da. Zein gaitasun aktibatu behar ditugu nahi dugun etorkizunerantz jauzia egiteko?”, izenburupean Marcet, berrikuntza eta eraldaketarako aholkulariak, bere diagnostikoa eskainiko du.

Saioari amaiera emateko, MONDRAGONeko Batzorde Iraukorreko presidente Leire Mugerzak hartuko du hitza.