Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
First Lego League lehiaketaren hamaikagarren edizioko sede izango da MONDRAGON
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasquek bultzada berria eman du FIRST LEGO League Euskadiren 11. edizioan hazten jarraitzeko eta horrela Euskadi osoan parte hartuko duten ikasle eta ikastetxe gehiagotara hedatzeko hezkuntza-programa hau. Helburu honekin, Deustuko Unibertsitatea, Donostiako Sustapena eta Mondragon Unibertsitatea Innobasquerekin, zeinetako bazkideak diren, batu dira 11. FIRST LEGO League Euskadi antolatzeko, zeinek final egoitzaniztuna izango duen amaiera gisa, hiru aldibereko lehiaketarekin, zehazki Deustun, Donostian eta Arrasaten, 2020ko otsailaren 8an.
Nekane Errasti, Mondragon Unibertsitateko irakaslea, Zamudion eginiko aurkezpenean.
Hiru erakundeek Innobasquerekin partekatzen dute ikasleak ikerketan, arazoen ebazpidean eta zientzian nahasteko interesa, baita karrera zientifiko-teknologikoak deiturikoetan ikasleak sustatzea ere. Hamaika urte hauetan, FIRST LEGO League Euskadi STEAM (ingelesezko akronimoa zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematikarako) Hezkuntzako erreferentziazko programa bilakatu da Euskadin. Horrela, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak bultzatzen duen STEAM Euskadi Estrategiaren parte da, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin batera ekimen horrekin hertsiki kolaboratzen duena.
Hamaikagarren FIRST LEGO League Euskadi hezkuntza-programak EAEko hiru lurraldeetako 2.000 ikasle batuko ditu
Sei hileko iraupena duen 11. FIRST LEGO League Euskadi hezkuntza-programak EAEko hiru lurraldeetako 2.000 ikasle izango ditu guztira, aurtengo erronka tematikoari aurre egin beharko diotenak: CITY SHAPER – bizi eta lan egiteko ingurune hobeak eraikitzea.
Innobasquek bere erakunde bazkideen eskutik, prestakuntza-programa bat sortu du, Estatu osoan bakarra, euskal ikasleek aukera izan dezaten lehen eskutik ezagutzeko nola lan egiten duten arkitektura edo ingeniaritzako ikertzaile eta teknologoek edo profesionalek enpresa, teknologia-zentro, erakunde eta euskal unibertsitateetan.
Honela, eredu bat finkatzen da, eta beronen funtsezko balioa aurretiko prestakuntza hauetan oinarritzen da; prestakuntza hauek lan-merkatuan aurkituko dituzten lanbideetara hurbilduko dituzte gazteak, ikasketa teknikoak egitea erabakitzen badute. Berrikuntzaren Euskal Agentziak 6-16 urte arteko ikasleen artean zientzia eta teknologiarekiko interesa piztu nahi du honela, gazteen bokazioak eta prestakuntza-interesak bat etorrarazteko ikasketa teknikoetan prestaturiko profesionalak hartzeko eskaerarekin.
Lehen final egoitzaniztuna
Innobasque 2008an hasi zen FIRST LEGO League Euskadi antolatzen eta ordudanik 8.000 ikasle baino gehiagorengana iritsi da. Etorkizunean hazkundea bermatzeko, edizio honetan Innobasquek Deustuko Unibertsitatearen, Mondragon Unibertsitatearen eta Donostiako Sustapenaren laguntza izango du, eta, beraz, 11. FIRST LEGO League Euskadi bere historiako lehen final egoitzaniztunarekin amaituko da 2020ko otsailaren 8an; aldi berean egingo dira hiru lehiaketa Deustu-Bilbon, Donostian eta Arrasaten:
- FIRST LEGO League Euskadi-Deustu lehiaketa
- FIRST LEGO League Euskadi-Donostia lehiaketa
- FIRST LEGO League Euskadi-Arrasate lehiaketa
Hainbat hilabetetako prestakuntzaren ondoren, finalaren egunean 126 taldek parte hartuko dute eta edizio honetako (CITY SHAPER) erronkari konponbideak hiru eremutan aurkeztu eta defendatu beharko dizkiote: berrikuntza-proiektua, robotaren jokoa eta FIRST LEGO League balioak.
Alde batetik, hiriei dagokien arazo bat konpontzeko garaturiko berrikuntza-proiektua aurkeztuko dute. Bigarren, robotaren jokoan LEGO MINDSTORMS robotaz lehiatuko dira, hots, zenbait eginkizun gainditzeko diseinatu, eraiki eta programatu beharko duten robotaz. Eta hirugarren, erakutsi beharko dute FIRST LEGO League balioak ─hau da, aurkikuntza, berrikuntza, eragina, inklusioa, talde-lana eta dibertimendua─ kontuan izanda garatu dituztela beren proiektuak.
Lehiaketa bakoitzean hiru eremuetan ongien sailkaturiko 2 taldeek lortuko dute tokia FIRST LEGO Leagueren Espainiako finalerako. Guztira, 6 euskal taldek parte hartuko dute final horretan, 2020ko martxoaren 28an eta 29an Tenerifen izango dena. Talde onenek apiriletik uztailera bitartean AEBetan (Detroit eta Arkansas); Nagoya, Japonian; Tesalonika, Grezian; Rio de Janeiro, Brasilen; eta Sydney, Australian izango diren nazioarteko lehiaketetan parte hartu ahal izango dute.
Boluntariotza
FIRST LEGO League Euskadiren edizio berri honetan lan boluntarioak aurreko edizioetan baino ere garrantzi handiagoa du final egoitzaniztuna izango delako. Lan boluntarioak, gainera, programaren balioak adierazten ditu eta beraiek dira proiektua giro adiskidetsu eta dibertigarrian garatzea ahalbidetzen dutenak, eta taldeek zientziaren eta teknologiaren inguruan esperientzia positiboa izango dutela bermatzen dutenak.
11. FIRST LEGO League Euskadi honetan, 200 pertsona baino gehiagoren laguntza behar da: epaileak, arbitroak, denbora-erregulatzaileak, taldeen laguntzaileak eta abar.