Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
MONDRAGON, Euskal Finantza Aliantzan

Eusko Jaurlaritzak 4.000 milioi euro arteko baliabideak mobilizatzeko mekanismoa aktibatu du, “erantzun zehatz eta ausartak eskatzen dituen une historiko honi erantzuteko, ezinbestekoa baita indarrak batu eta gaitasun guztiak aktibatzea”, Pradales lehendakariaren hitzetan.
Atzo sinatu zen Aliantza abiatzen duen protokoloa eta bertan egon zen Adolfo Plaza, Laboral Kutxaren presidentea.
Laboral Kutxa. Euskadiko industria- eta teknologia-sarea sendotzeko, hazteko eta errotzeko baliatuko diren funtsak, tresnak eta finantza-gaitasunak eskuragarri jarriko dituen bederatzi erakunde publiko eta pribatuetako bat da.
Lehenengo fasean, Finantzen Euskal Institutuari 1.000 milioi euroko ahalmen gehigarria emateko izapideak hasi dira; horretarako, 2025eko aurrekontuak aldatzeko lege-proiektu bat bidali da Eusko Legebiltzarrera.
Euskal Finantza Aliantza berriak bat egiten du industriaren lehiakortasunaren zerbitzura jarritako beste tresna batzuekin, hala nola Industria Defendatzeko Taldearekin, non MONDRAGON dagoeneko parte hartzen ari den.