Zentro teknologikoa, Elikagaien Teknologian eta Polimeroetan espezializatua.
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Mondragon Unibertsitateko Zientzia Gastronomikoen fakultatea
Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
MONDRAGON Euskadiko elikagaien Behatokiko joeren jarraipena egiteko plataformaren ekitaldian

Ekainaren 20an izan zen jardunaldia, Bilbao Exchibition Centren (BEC).
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailburuordetzaren Nekazaritzako Elikagaien Behatokiak, Hazi Fundazioaren bidez garatutako ekimenak, ingurunean aldaketak behatu eta aurreikusi nahi ditu, aldaketarako joerak eta bektoreak identifikatuz, bai eta horiek zabaltzen lan egin ere, nekazaritzako elikagaien balio katean berrikuntza estrategikoa bilatuz. Testuinguru horretan, ekitaldiaren helburua izan zen Behatokiak joeren eta tendentzien antena gisa duen funtzioa ezagutaraztea, baita egindako hainbat proiektu txosten aurkeztea ere, bertaratutakoekin eztabaida eta hausnarketa ahalbidetuz.
MONDRAGONeko hainbat kooperatibek hartu zuten parte jardunaldian, gai hauen inguruan duten ikuspegia eta jarduna aurkeztuz. Alde batetik, Naia Andonegik, Leartikerreko ikertzaileak, Lekaleak proiektua aurkeztu zuen Amaia Ortizekin (NEIKER) eta Sugoi Auzmendirekin (UAGA) batera. Ondoren, digitalizazioari buruzko mahai-inguruan, David Sanchez Eroskiko Berrikuntza eta Garapen Digitaleko zuzendariak eta Amaia Egia MONDRAGON Ventures-Sustapen Korporatiboko Zentroko Agrifood sektoreko negozio berrien sustatzaileak hartu zuten parte, Hazi, EHSBI, IDOM eta Deusto Ingeniaritzako ordezkariekin batera. Jardunaldiaren amaiera gisa, Cinta Lomba Basque Culinary Center Innovationeko iraunkortasun arloko ikertzaileak dinamika parte-hartzailea eta eztabaida moderatu zituen.