Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
Leire Mugerza MONDRAGONeko Batzorde Iraunkorreko presidentea eta Xabier Egibar Mondragon Unibertsitateko presidente eta Laboral Kutxako zuzendari nagusia Querétaron izan ziren Universidad Mondragón México (UMX) bisitatzen. Ordezkaritza honako hauek osatu dute: Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektore eta Ezagutza Dibisioko lehendakariordeak; Marijo Pagaldai, Ingeniaritza eta Zerbitzuen dibisioko lehendakariordeak; eta Idoia Peñacoba eta Jon Altuna, idazkari nagusiak eta Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoak.
Bisitaren arrazoi nagusia Euskadiren eta Latinoamerikaren arteko hezkuntza eta enpresa alorreko loturak indartzea izan zen, eredu kooperatiboaren irismena zabaltzea helburu duen lankidetzan. Bidaia korporatibo honen baitan, kooperatibek Mexikon dituzten enpresa filialak ere bisitatu zituzten, hala nola Mondragon Assembly, Matz-Erreka edo Eika. Era berean, hainbat lan bilera egin ziren Assembly, Fagor Arrasate, Cikautxo, Fagor Ederlan, Eika, Erreka eta Fagor Elektronikako ordezkariekin, unibertsitatearekin lankidetzan egin daitezkeen proiektuak aztertzeko.
Universidad Mondragón México eta tokiko erakundeen arteko lankidetzan MONDRAGONek hezkuntzarekin duen konpromisoa azpimarratzen du, ez bakarrik ikasle eta langileekin, baita kokatzen den komunitatearekin berarekin ere.
Gainera, bisitan, Leire Mugerzak MONDRAGON ereduari buruzko hitzaldia eskaini zuen, garapen ekonomiko eta sozialaren eragina azpimarratuz. Bestalde, Xabier Egibarrek berrikuntzari buruzko hitzaldi bat eman zuen, Mexikoko finantza kooperatiba handiena den Caja Popular Mexicana-ko (+4.500M €aktiboetan) zuzendaritza Kontseiluari zuzenduta. Bi ekitaldiek agerian uzten dute MONDRAGONek tokiko erakundeekin eta UMXeko hezkuntza komunitatearekin lankidetzan proiektu berritzaileak garatzeko duen konpromisoa.
Harrera eta jardunaldiaren plangintza Universidad Mondragón Méxicon.
Halaber, bisita instituzional honek indartu egiten du MONDRAGONek Latinoamerikan hezkuntza eta lanbide garapena bultzatzeko duen ikuspegia, eredu kooperatiboa eta baloreak integratuz. UMXekiko eta tokiko erakundeekiko lankidetzak MONDRAGONek hezkuntzarekin eta aukerak sortzearekin duen konpromisoa azpimarratzen du, ez soilik ikasle eta langileekin, baita kokatzen den komunitatearekin berarekin ere.
Caja Popular Mexicana-ko bisita.
Latinoamerikako talentua erakartzea
2021az geroztik, UMXek Euskadiko Mondragon Unibertsitateko master programetarako talentu latinoamerikarra biltzeko estrategia garatu du. Aurten, Latinoamerikako 40 ikasle matrikulatu dira programa horietan, eta 2030erako urtean 200 ikasle izatea da helburua. Gainera, MLAKOOPekin lankidetzan, UMXek profesional teknikoak erakartzen ere lan egiten du, Euskadiko talentu eskaerari erantzuteko.
Mugerzak MONDRAGONen ereduari eta hurrengo laurtekorako planei buruz hitzaldia egin zuen.
Mondragón Unibertsitatea México-ren hedapena
3.000 ikasle inguru dituen UMX Mondragon Unibertsitatearen eta MLAKOOPen (lehen Alecop) arteko lankidetza proiektua da. Duela gutxi, 3,2 hektareako lursailaren dohaintza jaso du Leonen (Guanajuato), 2028an bigarren campus bat irekitzeko asmoarekin. Hedapen horri esker, MONDRAGONek presentzia handiagoa izango du Mexikoko funtsezko eskualde industrial batean, Cikautxo Mexico bezalako enpresei lagunduz, 900 kolaboratzaile baino gehiago baititu herrialdean.
"Oso hunkigarria da MONDRAGON beste pertsona batzuentzako inspirazioa izan dela sentitzea"
Mexikora egindako bisita honen ondoren, Leire Mugerzak adierazi duenez, "zaila da ez sentitzea MONDRAGON beste pertsona batzuentzako inspirazio bat izan dela ikusteak sortzen duen emozioa eta pertsona horiek horrelako proiektu bati ematen dioten balioa. Bidaia honetan MONDRAGONen erreplika moduko bat ikusi dudala iruditu zait, oraindik hasiberria baina oso interesgarria, etorkizunerako interes handikoa izan daitekeena eta dagoeneko bidean dagoen lankidetza proiektua". Era berean, "Esperientzia Kooperatiboa beste herrialde batean ikustea eta sentitzea oso zirraragarria da, eta baita gizarteak hezkuntzaren eta gure unibertsitatearen bidez duen eraldaketa gaitasuna aintzat hartzea ere".
Ildo horretan, Xabier Egibar Mondragon Unibertsitateko presidenteak adierazi duenez, "oso pozgarria izan da ikustea gure unibertsitateak Mexikon duen dinamismoa eta potentziala, etorkizun oparoa duen proiektua, tokiko komunitatearen garapenean lagunduko duena eta graduatuei gure kooperatibetan aukerak eskaintzea ahalbidetuko duena".