MONDRAGON eta KREAN EKIENEA Euskadiko instalazio fotovoltaico handienaren parte izango dira

Proiektua Armiñonen (Araba) kokatua dago, eta 160.000 pertsona baino gehiagoren urteko kontsumoa aseko duen energia garbia sortuko du
Card image cap
2020/06/24

EKIENEA proiektuak MONDRAGON eta KREAN Promotión & Structuring taldeen parte-hartzea izango du, euskal erakundeen arteko lankidetza publiko-pribatuaren %5arekin, Iberdrolak %75a eta EEEk, Arabako Aldundiaren atxikimenduarekin gainontzeko %20a izango dutelarik. 

Instalazio berria Lacorzana finkan kokatuko da, Armiñongo udal mugapean (Araba), eta Euskadin instalatutako eguzki-energia fotovoltaikoaren ahalmena hirukoiztea ekarriko du.

Proiektuaren aurkezpena ondoan dagoen EKIAN plantaren instalazioetan egin da, urtarriletik erabateko errendimenduan dabilena, 24 MWko potentziarekin. Aurkezpen ekitaldi honetan Iñigo Ucín (MONDRAGONeko presidentea), Jon Berbel (KREAN Groupeko CEOa), Ignacio Galán (Iberdrolako presidentea), Iñigo Ansola (EEEko zuzendari nagusia) Ramiro González (Arabako Ahaldun Nagusia), Arantxa Tapia Ekonomia Garapenerako Sailburua eta Iñigo Urkullu Lehendakaria izan dira.

EKIENEA aurkezpena

Euskadiko plantarik handiena

Planta berriak 100 megawatteko (MW) potentzia instalatua eta 70 milioi euro inguruko inbertsioa izango ditu. Instalazio berriztagarri handi horrek 160.000 pertsona baino gehiagoren urteko kontsumoa asetzeko gai den energia garbia sortuko du  Arabako biztanleriaren erdia. Euskadiko egungo eguzki-sorkuntzarako ahalmena, 60 MW-koa dena gutxi gorabehera, ia hirukoiztu egingo du, eta urtean 25.000 tona CO2 atmosferara isurtzea saihestuko da. 

EKIENEA 200 hektareatan zehar hedatuko da; horietatik 100 planta fotovoltaikoak hartuko ditu, eta beste 100 hektareatan, berriz, ingurumena konpentsatzeko eta baso-eremuak zaintzeko lursail bakoitzak egongo dira.

Proiektua 2022an martxan jartzea aurreikusten da, eta 2023an aktibatu nahi da, eraikuntza lanetan urtebete inbertitu ondoren.

 

Ingeniaritza eta arkitektura