Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
MONDRAGON eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lan bilera
Ekainaren 25ean egin zen bilera eta bertan izan ziren Eider Mendoza, Ane Insausti, Iñigo Ucin eta Pello Rodriguez.

Bilera Otaloran izan zen, Aretxabaletan (Gipuzkoa), eta mahai gainean jarri ziren erakunde bietarako estrategikoak izango diren gaiak eta zer nolako bideak egon daitezkeen elkarrekin lan ildo horiei aurre egiteko.
Eider Mendoza (Diputatu Nagusia), Ane Insausti (Ekonomiaren Garapen eta Proiektu Estrategikoetako diputatua), Iñigo Ucin (MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko presidentea) eta Pello Rodriguez (Ucínen ordezkoa izango dena abuztuaren 1etik aurrera) izan ziren bertan.
Bileran Mendoza Diputatu Nagusiak eskerrak eman zizkion Ucini "urte hauetan zehar egindako lan baliotsuagatik".