MONDRAGON eta Euskara, TU Lankideren azaleko gaia

MONDRAGONek eta bere kooperatibek euskararen normalizaziorako bidean martxan jarritako praktika onak nabarmendu ditugu oraingo honetan abenduko TU Lankideren gai nagusian. Konpromisoari tinko eusteko jarrera ikusten da datozen urteotarako ere.
Card image cap
2023/12/19

Euskararen normalizazioan erreferente bilakatu dira MONDRAGON eta bere kooperatibak eta praktika ezberdinak martxan jarri dituzte kooperatibetan: zerbitzua euskaraz emateko neurriak hartu, euskara kooperatibaren estrategian txertatu, arnasguneak identifikatu eta babestu, eta euskara eskolak eskaini, besteak beste. MONDRAGONeko organo gorenak, Batzorde Iraunkorrak, euskaraz lan egitera iristeko urratsa sendoak eman ditu eta erreferente da gainerako kooperatibentzako ere.

0.png

Aldizkaria ikusi: https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa

Eraikuntza Dibisioa

Dibisioen atalera Eraikuntzarena ekarri dugu, Iker Alberdi MONDRAGONeko lehendakariorde eta Eraikuntza Dibisioko zuzendari nagusiari egindako elkarrizketarekin. Emaitza onekin amaitu du dibisioak, nahiz eta kooperatiba bakoitzak portaera desberdina izan duen. Alberdik garbi du zein den etorkizuneko erronka: “negozio sendoak izatea, lehiarako posizio onarekin”.

1.png

Elkarrizketak

Elkarrizketekin jarraituz, Txomin García Laboral Kutxako lehendakaria elkarrizketatu dugu, erretiroa hartu aurreko egunetan. Egin duen bideaz eta kooperatiba taldeko kideez “harro” dagoela dio.

2.png

Arantxa Gonzalez de Herediari egindako elkarrizketa ere oso interesgarria da. Diseinu inklusiboaz eta zahartzaroaz hitz egin dugu berarekin.

Dagoeneko ohiko bihurtu diren atalei dagokienez, Fagor Taldeko auto-gidaria da protagonista Lanbidea sailean eta Nogen taldea Euskal Kulturan. 

3.png

Goian aipatutakoez gain, beste irakurketa, iritzi eta bitxikeria batzuez gozatzeko aukera izango da TU Lankideren 627. zenbakian. 

Aldizkaria ikusi: https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa