MONDRAGON, ekintzaileentzat eta inbertitzaileentzat partner kontsolidatua 2024an

MONDRAGON Ventures-ek Estatuko eta nazioarteko 13 forotan parte hartu du azken hiruhilekoan, eta 480 inbertsio proposamen aztertu ditu, kooperatibentzat eta lehentasunezko sektoreentzat proiektu interesgarriak identifikatuz.
Card image cap
Argazki oina: Laida San Sebastián (MU) eta Julián Gallardo (MONDRAGON Ventures).
2024/12/19

MONDRAGON Ventures Sustapen Zentroaren lanak helburu korporatibo bat du: etorkizuneko sektoreetan jarduera eta negozio berriak bultzatzea, eta ekintzailetza guneetan eta inguruneetan presentzia handitzea eta finkatzea. Jarduera hori funtsezkoa da oraindik ere MONDRAGONentzat, eta horrela islatzen da 2025-2028 Politika Sozioenpresarialean.

NTT DATA eAwards - MU eta MV.jpg

Laida San Sebastián (MU) eta Julian Gallardo (MONDRAGON Ventures), eAwards2024ko epaimahaikide

Eskualde eta Estatu mailako ingurune estrategikoak

Hainbat ekitaldi eta ingurune interesgarritan egon da MONDRAGON azken hilabete hauetan. Alde batetik, Startup Olé (urriak 8-10, Salamanca), Estatuko eta nazioarteko inbertitzaileak eta ekintzaileak konektatuz, 3.000 parte-hartzaile baino gehiago, 700 hizlari eta ehundik gora mahai-ingururekin. MONDRAGONek horietako batean parte hartu zuen, arrisku kapital korporatiboaren eskutik etorkizuneko industriari nola planteatu eta forma eman izenburupean, startupen aurre-hautaketan parte hartzeaz gain.

Bestalde, MONDRAGON ekintzailetza eta inbertsio inguruneetan kokatzeko lanarekin jarraituz, B-Venture (urriak 15-16, Bilbo), El Correok antolatutako ekitaldia, ezinbesteko hitzordua da lurralde mailan. Ohi bezala, MONDRAGON Ventures inbertitzaileetako bat izan zen, eta hainbat korporazioen balio kontrasteari buruzko mahai-inguru batean ere parte hartu zuen, ekintzailetza eta dibertsifikazioa bultzatzeko startupekin lankidetzan.

Nabarmentzekoa izan da, halaber, B Acceleration Week ekitaldian parte hartu izana (irailaren 23-24, Bilbo). BAT -B Accelerator Tower- dorrearen bigarren fasearen inaugurazioaren testuinguruan antolatu zen ekitaldia. Ekosistema berritzaile horrek korporatiboak, startupak, scaleupak, inbertitzaileak eta sektoreko agente interesgarriak biltzen ditu, eta MONDRAGON Ventures-ek Eroski eta Laboral Kutxa kooperatibekin batera parte hartu zuen. Ekitaldiak 500 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen mundu osoko hainbat lekutatik, 30 herrialde baino gehiagoko 100 startup berritzaile baino gehiago eta lehen mailako 60 hizlari, berrikuntzako eta ekintzailetzako azken joerei buruzko esperientziak, ikuspegia eta ezagutza partekatuz.

Amaia Egia Waykup Forum.JPG

Amaia Egia, Waykip Murcian

Gainera, aurten ere ekosistemako epaimahai aditu gisa parte hartu da hainbat ekitalditan:

NTT Data Foundationek antolatutako Awards Spain 2024 sariak, non Mondragon Unibertsitatea ere egon zen, startupen aurre-hautaketan parte hartzen. Waykup Murcia inbertitzaile eta startupen foroa (urriaren 29-30, Murtzia). Ekintzailetza teknologikoa sustatzen jarraitzea du helburu, Agrofood sektorearen presentzia nabarmenarekin, eta 100 inbertitzaile baino gehiago izan zituen, bai Estatukoak bai nazioartekoak.

SILO Summit 2024 ekitaldian (abenduak 2-3, Madril), MONDRAGON Venturesek epaimahai gisa parte hartzeaz gain, Bexen Medical kooperatibak eta Multiverse Computing, ingurune korporatiboko startup partaidetuak, terapia aurreratuei buruzko mahai-inguru batean parte hartu zuten, eta hainbat alderdi jorratu zituzten, hala nola ekosistemak gorabidean dauden eremuetan lidergoak maila globalean sendotzeko duen garrantzia. 

Nazioarteko ikuspegia

Hainbat dira dagoeneko MONDRAGON Ventures sarearen parte diren nazioarteko ekitaldiak. Frontiers Health (urriaren 17-18, Berlin), mundu osoko korporazio, inbertitzaile eta startupak Berlinen bildu zituen osasun digitalaren Europako ekitaldian. Aurtengo edizioan, Naru Healthcare izan da horietako bat, MONDRAGONek parte hartu duen startupa.

Iraunkortasunaren arloan Europa mailan erreferentzia diren ekitaldiak ere, The Business Booster (urriak 16-17, Bartzelona) eta Tech Tour Energy & Decarbonisation (azaroak 26-27, Essen). Biek izan dute MONDRAGON Venturesen ordezkaritza, epaimahai gisa eta, bereziki, Tech Tourrek antolatutako ekitaldian, zeinak 80 konpainia eta 140 inbertitzaile europar baino gehiago bildu zituen, aplikazio sektorial espezifikoei eta Venture Clientingaren aukera eta erronkei buruzko mahai-inguruan parte hartuz.

Bestalde, The Business Booster ekitaldiak, EIT Innoenergyk lagundutako 150 aktibo baino gehiagoren nazioarteko erakusleihoa, soluzioak aurkeztu zituen hainbat interes eremutan, hala nola: elektrizitatea, gasa eta beroaren sorrera; sare elektrikoak/azpiegitura; energiaren biltegiratzea eta energiaren/azken erabiltzailearen kontsumoa.

Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.