Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Egosketa elektrikorako irtenbideak

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Nazioarteko enpresa taldea.

Eraikuntza sektorerako irtenbide berritzaileak

Ingeniaritza eta arkitektura

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola

Osasun eta ongizatean espezialistak.

MONDRAGON City Challenge: Mexikoko Dianor eta Kolonbiako Ounjé taldeak izan dira onenak

MONDRAGON City Challenge lehiaketaren finala jokatu zuten apirilaren 10ean Arrasateko Amaia antzokian. Ekintzailetza Kooperatiboaren Nazioarteko Lehiaketako bi lan sarituak honako hauek izan dira: 16-18 urte artekoen kategorian, Ounjé (Kolonbia); eta 19-24 urte artekoen kategorian, Dianor (Mexiko). Lehenek Parisera bidaia irabazi dute; bigarrenek, Kanadara.
Card image cap
Sarituen eta erakundeetako ordezkarien talde argazkia, sari banaketa ekitaldiaren amaieran.
2025/04/11

MONDRAGON City Challenge lehiaketaren hirugarren edizioko parte- hartzaileek enpresa-proiektu bat hutsetik sortzeko desafioari aurre egin behar izan diote, honako erronka hauetako edozeini helduz: erronka teknologiko eta digitala; osasun- eta gizarte-arloko erronka; edo erronka energetiko eta klimatikoa.

Ezinbesteko baldintza izan da taldeak garatzen duen proiektua kudeaketa-eredu kooperatibo batean oinarrituta egotea. Talde finalistek epaimahai profesional baten aurrean defendatu zuten proiektua.

MONDRAGON korporazioa eta Mondragon Unibertsitatea daude lehiaketaren antolatzaileen artean eta enpresa aholkularien artean egon dira Laboral Kutxa, Eika, Danobatgroup, Onnera group, Lana, Krean, Erreka, Fagor Automation eta Fagor Healthcare.

Irabazleen proiektuak

OUNJÉ (Kolonbia)

OUNJÉ Puerto Giróngo (Apartadó) jatetxe ekoturistiko eta komunitario bat da, gastronomia afrikarra eta esperientzia kultural eta ekologikoak uztartzen dituena. Haren ikuspegiak herentzia afrokolonbiarra eta garapen iraunkorra sustatzen ditu. Kultura eta jasangarritasuna uztartzen ditu, finantza, gizarte eta ingurumen bideragarritasuna bermatzeko.

6R1A3290.jpg

Ounjé proiektuko Daniel Javier Longa, Yaira Palacios eta Michel Dayana Renteria, Maider Morras Arrasateko alkatearekin batera.

DIANOR (Mexiko)

Dianor larrukigintzako marka bat da, RFID babesa duten zorroak diseinatzen dituena. Teknologia horrek seinale elektromagnetikoak blokeatzen ditu, kontakturik gabeko txartelen datuak lapurtzea saihesteko. Produktu bakoitzak artisautza, diseinua eta landare-azala bezalako material ekologikoak konbinatzen ditu.

6R1A3315.jpg

Dianor proiektuko Joselyn Cruz, Genesis Zamora eta Adriana Cristina Chacón, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresekin batera.

Originaltasunaren saria

Finaletik kanpo geratu ziren 14 taldeen artean aukeratu zuten Originaltasunaren Sariaren irabazlea: JIA proiektua. Pertsona mutuen komunikazioa errazteko pentsatuta dagoen proiektua aurkeztu zuten: eskularru berezi bat da eta honen bitartez zeinu hizkuntza itzultzen da aplikazio baten bidez. Iñigo Albizuri MONDRAGONeko Kanpo Harremanetarako zuzendariak eman zien saria.

6R1A3345.jpg

JIA proiektuko Jakes Barquero, Irati Cruz, Aitzol Carrera eta Aizpea Laskurain, MONDRAGONeko Erakunde Harremanetarako zuzendari Iñigo Albizurirekin batera.

Hirugarren edizioa zenbakitan

  • 572 parte-hartzaile
  • 182 ekipo
  • 7 herrialde ordezkatuta
  • 20 proiektu kooperatibo garatuta

6R1A3369.jpg

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Egosketa elektrikorako irtenbideak

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Nazioarteko enpresa taldea.

Eraikuntza sektorerako irtenbide berritzaileak

Ingeniaritza eta arkitektura

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola

Osasun eta ongizatean espezialistak.