Mondragon Assemblyk maskarak ekoizteko 4 lerro egin ditu Inditex-erako

Inditexek dohaintzan eman dizkio lau lerroak Desgaitasuna duten Pertsonen Galiziako Konfederazioari (COGAMI).
Card image cap
Ekipoak Inditexeko instalazioetan daude jada, eta aurreikusita dago negu honetan ekoizten hastea, Bergondon (A Coruña).
2020/09/22

Maskaren ekoizpen masiborako Mondragon Assemblyk egindako 4 lerro automatizatuko sorta bat eman dio Inditexek Desgaitasuna duten Pertsonen Galiziako Konfederazioari (COGAMI). Proiektuak, 2,3 milioi euroko balio duenak,  hilean hamaika milioi maskara ekoizteko ahalmena dauka, eta erakundeak maskara horiek saldu ahal izango ditu bere helburu sozialetan laguntzeko. Eskari horrekin, kooperatibak jada15 lerro garatu ditu pandemia hasi zenetik, eta soluzio mota hauen hornitzaile garrantzitsu gisa sendotu da estatu mailan.

Kalkulatzen denez, Inditexek COGAMIri dohaintzan eman dizkion makinak neguan hasiko dira ekoizten, instalazio lanak bukatu eta gero. Mondragon Assemblyk lagunduko die instalazio lan horietan.  COGAMIk Bergondoko industrialdean (A Coruña) duen kokaleku batean instalatuko dira makinak, eta ekoizpen horri lotuta 25 lanpostu ere sortuko dira.

Proiektuak hilean hamaika milioi unitate ekoizteko ahalmena dauka, eta erakundeak unitate horiek saldu ahal izango ditu bere helburu sozialetan laguntzeko.

Instalazio horiek Inditexek moldatu beharko ditu erabat, Medikamenduetan eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak osasun produktuen fabrikaziorako instalazioen funtzionamenduaren gainean ezarritako baldintzetara egokitzeko.

Helburu horrekin, COGAMIk irabazi asmorik gabeko Enplegu Zentro Berezi bat eratuko du, ekoizpen honetan desgaitasuna duten pertsonei beren ezaugarri pertsonaletara egokitzen den enplegua eskaintzeko helburu nagusiarekin, eta ohiko lan merkatuan laneratzen laguntzeko.

Egokitzapena eta konpromiso soziala

Mondragon Assemblyk erakusten jarraitzen du garapenerako gaitasun handia duela eta premia kolektibo bati –esaterako, une honetan maskarak hornitzeko daukagun premia– erantzuteko gai dela.  Pandemia garai honetan, MONDRAGON Korporazioa bera ezagun egin da eragile garrantzitsu gisa, bere kooperatiben bitartez, Covid-19ari aurre egiteko hainbat irtenbide eskainiz. Kasu honetan, Mondragon Assemblyk fabrikatutako eta muntatutako lerroak, bera ere izanik lerroen mantentze lanen arduraduna, hainbat kokalekutan ezarri dira: Bexen Medical, Etxebarrian (Bizkaia); Farmaziako Zentro Militarra, Burgosen; Efficold, Onnera Taldekoa, Lucenan (Kordoba); eta Inditex, Bergondon (A Coruña). Horiek denek 50 milioi maskara ekoitzi ditzakete guztira hilean.

 25 lanpostu sortuko ditu desgaitasuna duten pertsonentzat.

MONDRAGON Assembly nazioarte mailako talde bat da, muntaketa soluzio automatikoen garapenean espezializatua. Sei ekoizpen lantegi ditu maila globalean: egoitza nagusia Aretxabaletan (Gipuzkoa, Espainia), eta besteak Mexikon, Frantzian, Alemanian,Txinan eta Brasilen; eta filialak ditu Indian eta MENA eskualdean. Hainbat sektoretan dihardu, hala nola eguzki energian, automobilgintzan, etxetresna elektrikoetako osagaietan, osagai elektronikoetan, gailu medikuetan eta kosmetikoetan.

Muntaketa automatikoaren sistemak