Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Mondragon Assemblyk ekoizpen fotovoltaikoko lerro bat instalatuko du Egipton
Arab International Optronics zerbitzu proiektuen erakunde nazional bat da eta Egiptoko Defentsa Ministerioaren mende dago. Aplikazio ezberdinetarako sistema elektroniko, elektrooptiko eta optiko aurreratuak fabrikatzen eta saltzen ditu. Enpresaren egoitza Kairon dago, 1984an eratu zen eta 1985ean hasi zituen ekoizpen prozesuak.
Lerroaren ezaugarriak
Fabrikazio lerroak malgutasun handia dauka, 60 eta 72 zelulako moduluak ekoizten uzten baitu, beira bikoitzekoak eta aurpegi bikoak. Gainera, 40 modulu baino gehiago ekoitzi ditzake orduko. Makina konpaktu eta ergonomikoen produktibitatea handia denez, beharrezkoak diren operadoreak eta mantentze lanak gutxiago dira, merkatuko teknologiarik hoberenak erabiltzen baititu: infragorrien teknologiak eta indukzioarenak, gizona-makina arteko interfaze soila eta erabiltzen erraza baitute.
Haythem Zhioua, MENA eskualderako Mondragon Assemblyk duen salmenta zuzendariak, dio: “lerroa instalatu dugu jada bezeroaren instalazioetan, eta aurreikusten da 2019ko otsailean martxan izatea. Ez da Egipton dugun lehen proiektua, izan ere, beste bezero bati 100 MW-ko ahalmena duten ekipoak ere bidaltzen dizkiogu”.
Bere aldetik, Igor Herrartek, EMEA eskualderako salmenta zuzendari globalak, esan zuenez, “15 urte baino gehiago daramatzagu eguzki energiarako teknologia berritzaileak saltzen, eta AIOrako egin dugun ekoizpen lerro hau Mondragon Assemblyk MENA eskualdean instalatzen duen zazpigarrena izango da. Ezagutza praktikoen transferentziarako programa osotu bat ere badugu, bezeroen beharretara egokitu daitekeena: tartean direla moduluen diseinua eta egiaztapena, lehengaiak, ekoizpen handitzeak, prestakuntza eta mantentze lanen gaineko programak”.
Negozioan eginak dituen 40 urteei esker, une honetan MONDRAGON ASSEMBLY eguzki energiaren alorrean diharduen eta modulu fotovoltaikoak fabrikatzeko giltza eskura erako lerroak hornitzen dituen enpresa ospetsua da munduan.