Mondragon Assemblyk, Domusak eta Sareteknikak ekonomia zirkularreko europear proiektu baten parte-hartuko dute

Hiru kooperatibok, Korporazioarekin batera eta Europako beste zenbait enpresarekin batera, ekonomia zirkularra sustatzeko produktuen pasaporte digital bat sortzeko proiektu batean barneratu dira.
Card image cap
2020/12/18

Circ Thread izena eman diote proiektuari eta 8 milioi euroko finantzazioa izango du. Guztira, 48 hilabeteko iraupena izango du eta Europako herrialde ezberdinetako 30 erakundek parte hartuko dute. Ekonomia zirkularrera bideratutako produktuen gaineko informazioa kudeatzeko sistema bat sustatu nahi da enpresa ezberdinen artean, lankidetza eredu bat.  

Unknown.png

Ekonomia zirkularreko proiektuan parte hartuko duten hiru kooperatiben balio proposamenaren simulazio eskema.

Erregistro digitala

Funtsean pasaporte digital bat sortzea da helburua, produktuek iraunkortasun irizpideak betetzen dituztela ziurtatzen duen pasaportea. Besteak beste, informazio asko jasoko du aipatu erregistro digitalak: produktuaren eta materialen egoera, errekurtsoen eta lehengai kritikoen gaineko informazioa, produktuaren bizitza erabilgarria, ingurumen adierazgarriak, sozialak eta erabilera amaierakoak.

Informazio asko jasoko du aipatu erregistro digitalak: produktuaren eta materialen egoeraren gainekoa, errekurtsoen eta lehengai kritikoen ingurukoa, produktuaren bizitza erabilgarriarena, ingurumen adierazgarriak, sozialak eta erabilera amaierakoak.

Informazio hau guztia produktuaren zirkulartasunarekin lotuko da, produktuen mantenutik, bizitza erabilgarritasunera, eta baita ber-egokitzapen edo eta ber-erabilpen arloko kontuekin ere.

Hiru proiektu pilotu

Circ Thread egitasmoak hiru proiektu pilotu hartuko ditu bere baitan eta jarriko ditu abian. Bat Espainian, etxeko energia sistemekin zerikusia duena eta bertan parte hartuko dute Domusak, Mondragon Assemblyk eta Sareteknikak, eta beste biak Italian eta Eslovenian.

Zer da ekonomia zirkularra?

Iraunkortasunarekin elkar-erlazionatzen den kontzeptu ekonomikoa da. Ekonomia zirkularraren helburua da produktuen balioa, materialak eta lehengaiak (ura, energia...) ekonomian mantentzea ahalik eta denbora gehien, eta murriztea, ahal den eta gehien, hondakinen sorkuntza.

 

Muntaketa automatikoaren sistemak

Etxetresnak elektrikoen salmenta osteko zerbitzua

Klimatizazio eta ongizaterako irtenbideak