Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Mondragon Assemblyk beste eskari global bat eskuratu du automobilgintza sektorerako

Mondragon Assemblyk, egoitza nagusia Aretxabaletan (Gipuzkoa) duen eta automatizazio eta muntaketa soluzioen garapenean espezializatuta dagoen kooperatibak, argiztapen osagaiak muntatzeko hamabi lerroren fabrikaziorako eskari bat eskuratu du berriki, automobilgintzaren sektoreko multinazional ezagun baten eskutik. Automatizazio soluzioetan goreneko prestazioak dituzten hainbat ekipo dira, eta horiekin muntaketa lerroen produktibitatea nabarmen handitu ahal izango du bezeroak.
Proiektu globala
Proiektu berri horren ezaugarri berezietako bat da Mondragon Assemblyk hainbat tokitan dituen pertsona taldeek ingeniaritza lana eta lerroen ekoizpena partekatuko dituztela. Elkarlan horrekin posible izango da lehen fase batean hiru lerro instalatzea, lerro horiek Txinako, Mexikoko eta Europako lantegietan fabrikatuko direlarik. Gainerakoak progresiboki instalatuko dira, 2021. urtera arte.
Automatizazioko zuzendari Iñigo Velez de Mendizabalen hitzetan, “proiektu hau beste aurrera pauso bat gehiago da Mondragon Assembly soluzio automatizatuen hornitzaile global gisa sendotzeko bidean. Gure lantegien multilokalizazioari esker, proiektu bera hainbat eskualdetan gauzatzea eskaini ahal diegu gure bezeroei”.
Mondragon Assemblyri buruz. Nazioarte mailako talde bat da, automatizazio eta muntaketa soluzioen garapenean espezializatua. Sei ekoizpen lerro dauzka jada, Aretxabaletan (Gipuzkoa), bere egoitza nagusia baita, Mexikon, Frantzian, Alemanian, Txinan eta Brasilen, eta filial bat Indian, eta hainbat sektoretan egiten du lan, esaterako eguzki energiaren, etxetresna elektrikoen, kosmetikoen, gailu medikoen eta osagai elektronikoen sektoreetan. 400 pertsona baino gehiago ditu plantillan, eta 2018an 85 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen.