Mondragon Assemblyk bere ezagutza elkarbanatzen du

Gipuzkoako kooperatibak eta STiN Inc.-k hitzarmena sinatu dute Mondragon Assemblyrena den jabetza intelektual bat partekatzeko.
Card image cap
2019/09/03

Mondragon Assembly Koop. E.-k industria fotovoltaikoarentzako soluzioak eta ekipamenduak eskaintzen ditu eta Espainian liderra da, eta STIN Inc Hego Korean produktu fotovoltaikoen hornitzaile garrantzitsuenetakoa da. Bada, biek elkarrekin hitzarmena sinatu dute Mondragon Assenblyrena den patentatutako jabetza intelektuala partekatzeko. Patentatutako soluzioaren oinarrian dago “tabber and stringing” izeneko prozesua, “continuous stringing” gisa ezagutzen dena. Prozesu horrek zelula/prozesuaren ordua produktibitatea %15 handitzea ahalbidetzen du. Hitzarmenaren arabera, STIN Inc.-en esku egongo da modulu fotovoltaikoen fabrikatzaile guztiei soluzio hori Hego Koreako lurraldean eskaintzea.

Soluzio berritzaile honek, modulu fotovoltaikoak ekoizten dituzten hornitzaileei haien produktibitatea handitzea ahalbideratzen du.

Mondragon Assemblyri buruz.

Mondragon Assembly nazioarte mailako talde bat da, automatizazio eta muntaketa soluzioen garapenean espezializatua. Gaur egun, Taldeak dagoeneko sei lantegi produktibo ditu Espainia, Mexiko, Frantzia, Alemania, Txina eta Brasilen, eta Indian filial bat. Gainera, bulego komertzialen sare estrategikoa ere badugu mundu osoko ekonomia garrantzitsuenetan.

Mondragon Assembly ezaguna da eguzki panelak fabrikatzeko ekipamenduen hornitzaile gisa. Konpainiak industria fotovoltaikoarentzako giltza eskura erako ekoizpen lineak eta makinak diseinatzen eta hornitzen ditu. Mondragon Assembly-k 15 urte baino gehiago daramatza fabrikazio berritzaileko teknologia eskaintzen.

Eguzki panelak fabrikatzeko industriarentzako zerbitzu ugari eskaintzen ditu eta horien artean honako hauek daude: modulu fotovoltaikoak diseinatzeko aholkularitza, lehengaien hautaketa, eguzki panelen egiaztapena, ekoizpena handitzeko laguntza, langileen prestakuntza eta ezagutzaren transferentzia.

STIN Inc.-i buruz

STIN Asiako enpresa multinazional bat da, Asia ekialdeko merkatuarentzako eta Korean egoitza izan eta nazioartean presentzia duten bezeroentzako “soluzio fotovoltaikoen hornitzaile handiena” izan nahi duena. STIN 2013an hasi zen modulu fotovoltaikoen hornitzaile gisa eta egun honako egitura hau du: STIN Holding Singapurren, hor zuzendaritza eta finantzak daude; STIN Inc. Korean, salmentetarako; EPC, Shanghai STIN Energy Technology Co. Ltd Txinan, erosketak eta salmentak; Changzhou STIN Energy Technology Co. Ltd Txinan, balio erantsiko energia biltegiratzeko produktuen garapenerako; STIN Japan Inc., produktu berriak sortu eta saltzeko eta PT. Ley Harmonu Khatulistiwa Indonesian, bertan negozio berrien garapenerako lotura bulegoa dagoela.

Konpainien antolamendu operatibo onaren bitartez, STINek industria fotovoltaikoarentzako produktu eta pieza guztiak hornitu ditzake: zelula fotovoltaikoetatik moduluak fabrikatzeko modulu eta instalazioetaraino.

STINek hitzarmena erabiliko du Mondragonena den jabetza intelektuala partekatzeko eta, horrela, modulu fabrikatzaileen jarduera sustatzeko eta aipatu jabetza intelektualaren jabearen eskubideak babesteko.

Muntaketa automatikoaren sistemak