Irakurriena
- 1. Orbik Cybersecurity, kooperatiba bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 2. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 3. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 4. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 5. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 6. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 7. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 8. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 9. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 10. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
Mondragon Assembly, urteko ETEa, “Euskadi Avanza” sarien laugarren edizioan
Otsailaren 22an, astelehena, Euskadi Avanza sarien laugarren edizioa egin zen Bilboko Guggenheim Museoan. Sariak El Correok eta Banco Sabadellek antolatu zituzten, “enpresek gure komunitateari egindako ekarpen erabakigarria aitortzeko”.
“ETE 2020 onena” izendapena mugarria da Mondragon Assemblyrentzat; izan ere, kooperatibaren ibilbideari balioa ematen dio, eta, horrez gain, azken urtean egindako lana azpimarratzen du, maskarak fabrikatzeko linea automatikoen proiektu bat denbora errekorrean garatzea lortu baitu.
Edizio honetan, Viralgen (Empresa Novel), Iberdrola (urteko enpresa) eta Carmen Martínez Zabalaren (Bodegas Faustinoko lehendakaria) enpresa-ibilbidea ere saritu da.
Proiektua MONDRAGON Korporazioaren bidez hasi zen, presidenteak berariaz eskatuta, eta Europako produkzioa ia pandemiak geldiarazten zuenean, herritarrei maskarak egiteko eta hornitzeko irtenbide bat bilatzen saiatuta. Mondragon Assemblyk berehala ekin zion lineak Kunshanen (Txina) duen instalazioan fabrikatzeko prozesuari.
Eider Lozano, Mondragon Assemblyko Kontseilu Errektoreko lehendakariordea. (Argazkia: El Correo)
Lankidetza eta pandemiari aurre egiteko erreakzio-gaitasuna
Eskaera horrekin eta Korporazioko kooperatiben arteko harreman estuari esker, kasu honetan, proiektuan funtsezkoa den Bexen Medicalekin eta Cikautxorekin, denbora errekorrean planteatutako eskaeraren konponbidea aurkitu zen.
Horren ondorioz, zazpi astetan lehen lau maskara-makinak egiten ari ziren Euskadin, eta hamabi astetan 18 makina prestatu ziren, guztira 60 milioi maskararekin hilean.
40 urtetik gora balio teknologiko handiko automatizazio-irtenbideak eskaintzen
Merkatuarekin eta haren bezeroekin duen konpromisoari esker, hainbat herrialdetan ezarri da. Gaur egun, Frantzian, Alemanian, Mexikon, Chinay-Brasilen, ekoizpen-instalazioak ditu, non bere balio-kate osoa hartzen baitu, eta MENA eta Indian, berriz, merkataritza-bulegoak.