Irakurriena
- 1. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 2. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 3. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 4. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 5. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 6. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 7. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 8. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 9. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 10. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
Mondragon Assembly-k erantzukizun sozialaren egiaztagiria jaso du
Pasa den ostiralean, irailak 21ean, eginiko ekitaldian, Mondragon Assembly-k “SR10” eta “UNE-19601” arauen araberako egiaztagiria eskuratu zuen. Hala nola, “SR10” arauaren araberako erantzukizun sozialaren egiaztagiria eta “UNE-19601” arauaren araberako compliance penalaren egiaztagiria jaso ditu.
Aenorrek, bere zuzendari nagusi den Luz Emparanzaren bitartez, egin dio egiaztagiriaren entrega. Hala, Mondragon Assembly da compliance penalaren egiaztagiria lortu duen lehen enpresa Gipuzkoan. Arau horiek bermatzen dute balio etikoak, sozialak eta lanekoak eta giza eskubideen eta ingurumenaren errespetuari lotutakoak antolaketaren kudeaketan txertatzea.
Ekitaldi berean egon ziren: Iñigo Ucín, MONDRAGON Korporazioko lehendakari orokorra; Unai Elkoro, Aretxabaletko alkatea; eta Luis Mari Imaz, Mondragon Assembly-ko zuzendari orokorra.
Instalazio berrien inaugurazioa
Ekitaldi berean Aretxabaletako plantan egin duen solairu berriaren inaugurazioa ere egin zuen kooperatibak. Azken urteotan, Mondragon Assemblyk bere merkatuaren hazkundea esperimentatu du, eta bere proiektuei erantzuna eman ahal izateko Aretxabaletan dituen fabrikazio instalazioak 800 metro karratu handitu ditu.
Instalazio moderno hauei esker, Automatizazio negozioak eta Eguzki energiako negozioak hazten jarraitu ahal izango dute, eta teknologiarik modernoenarekin eta ahalik eta kalitate handienarekin fabrikatzea ziurtatu, bere bezeroen eskakizun mailarik handienei erantzuteko.
Mondragon Assembly makinen eta lerro automatizatuen fabrikazioan munduko erreferente gisa sendotzeko prozesuaren beste mugarri bat da.