Gaur ostirala, MONDRAGON Foroa 2024: etorkizunari begira

Taldeko kooperatibetako zuzendaritza eta errektore kontseiluetako ordezkariek hitzordua dute bihar Kursaalean, MONDRAGONentzat eta bere kooperatibentzat etorkizuneko ardatz estrategikoei buruz elkarrekin hausnartzeko.
Card image cap
2024/11/21

Hitzordua Kursaal Jauregian izango da, hilaren 22an, ostirala, goizeko 08:30ean arratsaldeko ordu bietan. Jardunaldira Taldeko kooperatibetan zuzendaritza karguak betetzen dituzten pertsonak eta Kontseilu Errektoreetako ordezkariak deitu dira. Eta deialdiak erantzun bikaina izan du, 400 pertsona baino gehiago bilduko baitira. Ekitaldian izango dira, halaber, gaur egun MONDRAGONekin kolaboratzen dituzten hainbat enpresatako ordezkariak: Carlos Alzola (ITP), Alex Arteche (Arteche), José Antonio Barrena (Norgestión), Iñaki Maiz (Ikusi), Asier Vitoria (Gureak), Javier Roquero (Salto), Javier García (Viralgen),  Verónica Portell (Renfe), Emiliano López Atxurra (Petronoreta Pedro Luis Uriarte ekonomialaria.

Jardunaldia hiru zatitan banatuko da: lehena, testuinguru geopolitikoaren klabean, maila globalean; bigarrena, MONDRAGONen 2025/2028 ziklorako bide orriaren ardatz estrategikoetan oinarrituta; eta hirugarrena, Lehendakariak itxiko duena.

Lankidetza ariketa bat da, kooperatibetako zuzendaritza taldeei eta kontseilu errektoreei deitzen diena, garrantzi estrategikoko gaiei buruz modu partekatuan hausnartzeko

MONDRAGON Foroaren hamabigarren edizioaren irekiera Leire Mugerza Kongresuko eta Batzorde Iraunkorreko lehendakariak egingo du, eta “Egungo erronka sozioekonomikoei” buruzko jardunaldiko lehen hitzaldia Arancha Gonzalez Laya Parisko Nazioarteko Gaietarako Eskolako (PSIAdekano eta Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministro ohiak emango du 2020ko urtarriletik 2021eko uztailera arte.

Ardatz estrategikoei buruzko hausnarketa

Etorkizuneko negozioakEroski Taldearen eta Fagor Electronicaren eraldaketa esperientziak aztertuko dira, eta AVSren ekintzailetzaren adibidea azalduko da. Azken enpresa honek Lur-1 izeneko bere lehen satelitea aireratu du eta dagoeneko lurraren inguruan orbitatzen dago. Eremu aeroespazialean espezializatutako euskal ingeniaritza da.

Interkooperazioa. Interkooperazioarekin lotutako hainbat esperientzia ezagutzera emango dira, ikuspegi desberdinetatik: negozioen garapena (MLAKoop eta MONDRAGON Hospitality); ikaskuntza partekatua (askotariko foro eta batzordeak); eta elkartasuna (Batz).

Konpromiso eta nortasun kooperatiboa. Laboral Kutxaren eta haren Zentzua proiektuaren adibidean jarriko da arreta. Proiektu horren bidez, urrats anbiziotsua eman dute entitateko bizipen kooperatiboaren etsipenean.

Irekitasuna eta gizarte-eragina. Kasu honetan, Ilunionen kasu inspiratzaileari helduko zaio. Ilunion ONCE Talde Sozialeko enpresa taldea da, propositoa duena, eta bere ingurunearekin konektatuta dagoena. Ilunioni gizartean duen eragina aitortzen zaio.

53399366355_fb6773a6b9_4k.jpg

Iazko edizioko familia-argazkia.

Jardunaldiaren itxiera Pello Rodriguez MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakariak egingo du, eta politika sozioenpresarial berriaren esparruan dagoeneko garatzen ari diren hainbat proiektu zehatzen errepasoa egingo du.

Imanol Pradales lehendakariak emango dio amaiera ekitaldiari. Hain justu ere, MONDRAGON Korporazioak antolatutako ekitaldi horretara gonbidatuta joango da lehen aldiz.

Zer da MONDRAGON Foroa?

Funtsean, lankidetza ariketa bat da, kooperatibetako zuzendaritza taldeei eta kontseilu errektoreei deitzen diena, garrantzi estrategikoko gaiei buruz modu partekatuan hausnartzeko. 400 pertsona baino gehiago biltzen ditu, eta bere funtzionamenduaren dinamikak adituen hitzaldiak, askotariko esperientzien aurkezpena eta kooperatiba guztientzat interesgarriak diren kudeaketa gaiei buruzko lan saioak biltzen ditu.