Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Milanoko hostalaritza azoka garrantzitsuan izan da Fagor Industrial

HostMilano munduko azoka garrantzitsuena da ostalaritza eta errestaurazioaren sektorean dihardutenentzat. Erreferentziazko hitzordua ezbairik gabe arloko profesional eta marka guztientzat. Negozioa egiteko leku aproposa.
Aurten, HostMilano 41. ediziora iritsi da, eta aurtengoan ere, aurreko edizioetan bezalaxe, datozen tendentziak erakutsi ditu. Ostalaritzaren eta errestaurazioaren arlo zabalean, baina zehaztasun handiarekin, hiru makro-espaziotan alor ezberdinetako produktu eta zerbitzuak eskaintzen ditu: Errestaurazio profesionala: Ogia | Pizza | Pasta - Kafea | tea; Taberna | Kafe makinak | Vending; Izozkiak | Pasteleria - Altzariak | Teknologia | Mahaia.
Onnera Group-eko eta Fagor Industrialeko ordezkariek urriaren 18tik atzora arteko egonaldia egin dute Italia iparraldean, eta aukera izan dute bezero eta hornitzaileekin esperientzia ezberdinak konpartitzeko.