Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Mikrofluidika izango du aztergai Polymers&Medical Applications jardunaldiaren hamaikagarren edizioak
Bere hamaikagarren edizioa betetzen duen topaketa honen helburua teknologia berriek osasunaren arloan izan ditzaketen aukerak eta berrikuntzak aztertzea da.
Aurtengoan Leartikerrek mikrofluidika hartu du gai nagusitzat, fisika, kimika, ingeniaritza eta bioteknologia ezagutzak biltzen dituen diziplina anitzeko teknologia, hain zuzen ere. Fluidoek mikroeskalan duten portaera aztertzen du mikrofluidikak, fluido-kantitate txikiak erabiltzen dituzten osagaiak diseinatzeko aukera emanez eta, horrela, horien manipulazioa sinplifikatuz.
Mikrofluidika aplikatzen ari den eremu berrietako bat patologia klinikoa da. Bertan, biotxipak gero eta ohikoagoak dira, batez ere bezeroen arretarako postutik gertu dauden gaixotasunen diagnostikoan (Point of Care, PoC). Era berean, teknologia mikrofluidikoan egindako aurrerapenak biologia molekularraren eremuan ere iraultzaileak izaten ari dira, gailu horien garapenak organismoaren 3D ingurune konplexu eta dinamikoak erreproduzitzea ahalbidetzen duelako, ehun biziaren egitura, funtzioa eta ezaugarri mekanikoak zehatz-mehatz islatuz. In vitro saiakuntzekin oso zaila da emaitza horiek lortzea, 2D geruza bakarreko zelulak erabiltzen baita. Aplikazio honetara bideratutako gailu mikrofluidiko berriei Organ-on-a-Chip izena jarri zaie, eta farmakoen eraginkortasuna probatzeko aukera ematen dute, ahal den neurrian animalien esperimentazioa saihesteko.
Hizlari garrantzitsuz osatutako panel bat Polymers&Medical Applications jardunaldaren XI. ediziorako
Maiatzaren 26an Leartikerren (Markina-Xemein) egingo den topaketak hizlari adituak bilduko ditu.
Alde batetik, Asier Albizu jaunak, Basque Health Clusterreko presidenteak “CE marka lortzeko gailu medikoetarako erregelamendu berritik eratorritako zailtasunak” izeneko hitzaldia emango du, Europako 2017/745 (EB) erregelamendu berria betetzeko enpresak beraien osasun-produktu guztien ziurtapenean izaten ari diren zailtasunetan oinarrituta. Arau horrek osasun-produktuen segurtasunari buruzko kezka orokor bati erantzuten dio. Horrez gain, merkatuan osasun-produktu eraginkorrak eta seguruak egongo direla bermatuko duen araudia ezarri nahi du.
Jarraian, SIRRIS - Belgikako ikerketa-institutuko proiektuen arduraduna den Denis Vandormael jaunak “Micromanufacturing solutions to accelerate the prototyping of polymer microfluidic devices” ekarpenaren bitartez mikrofabrikazio-teknologiei buruzko aurkezpen labur bat egingo du, hala nola; Mikromekanizazioa, 3D mikroinprimaketa, Mikro-erreplikazioa, Materialen mikrosposizio selektiboa, etab.. Teknologia hauek txip mikrofluidikoen prototipoa bizkortzeko aukera emango dute, eta hori onuragarria izango da gailu horien diseinua optimizatzeko.
Hurrengo hitzaldia mikrofluidikarako gradu berriei eta materialen berrikuntzari (COC) buruzkoa izango da “Nuevos grados e innovación en materiales (COC) para microfluídica”, eta Jana Zietzling Medical IMCD Advanced Materials-eko Produktuaren Kudeaketako buruak emango du. COC kopolimero hauen propietate bikainek, hala nola, laborategian erabiltzen diren ohiko disolbatzaileekiko erresistentzia kimiko bikaina, argiarekiko eta UV izpiekiko gardentasun aparta, autofluoreszentzia oso baxuarekin; material horiek gailu mikrofluidikoen fabrikaziorako material aproposak bihurtzen ditu.
Interes handiko beste ponentzia bat Leire Etxeberria, Leartikerreko ikerlariarena izango da: “Tecnologías para la producción masiva de dispositivos microfluídicos” ponentziarekin gailu mikrofluidikoak masiboki ekoizteko teknologiaz arituko da. Eskala handiko txip mikrofluidikoak fabrikatzeko beharrezko teknologia aurkeztuko digu Etxeberriak, kontzeptutik gailuaren industrializaziora jauzi egiteko beharrezko urratsa.
Hitz egiten azkena, IIS Biodonostiako Amaia Cipitria izango da, Bioingeniaritzan eta Materialen Zientzian ikertzailea eta doktorea. “Biomaterialen eta mikrofluidikaren aplikazioa birsorkuntzan eta minbizian” ponentziarekin ikerketa biomedikoan mikrofluidikaren zenbait aplikaziori buruz arituko da.
Jardunaldi honetara joateko interesa dutenek, egun horretarako prestatutako egitaraua eta izen-emate formularioa Leartikerreko web orrialdean aurkituko ditu: https://www.leartiker.com/jardunaldia/91
Gailu mikrofluidikoak
Begirada etorkizunean jarrita eta teknologia honek dituen aparteko abantailak ikusirik, Leartikerrek gailu mikrofluidikoak garatzearen aldeko apustua egin du azken urteotan, Osasuna espezializazioaren baitan. Zentro teknologikoak honetara bideratutako instalazio garrantzitsuak ditu, hala nola, ISO 7 Gela Zuria (Sala Blanca) gailu mikrofluidiko horiek diseinatu eta garatzeko, bai eta Zeissen LSM 900 mikroskopio konfokala ere, eskala mikrometrikoan karakterizazioak egiteko. Instalazio hauek hazten doan ikerketa-lerro bat osatzera datoz, eta Leartikerrek datozen urteetan ere ildo horren aldeko apustua egiten jarraituko du.