"Mikroprozesadoreen faltak mundu mailako krisia eragin du sektore askotan, fabrikazio-lerroak geldiaraziz"

Mikel Trojaola, Fagor Electrónica enpresako gerenteak azaldu digu zer gertatu den eta nola ikusten duen epe laburrean arazo horren bilakaera.
Card image cap
2021/10/13

Fagor Electronicak 1965az geroztik erdieroaleak egiten ditu, eta gaur egun bizi dugun bezalako krisi batek ez du inoiz gelditu ekoizpen-lerroak sektore garrantzitsuetan, hala nola automobilgintzan. 

Noiztik egiten dira erdieroaleak Fagor Elektronikan? Nolako erdieroaleak egiten dituzue?

Erdieroaleen mundua oso zabala da, eta horietako bakoitzak betetzen dituen funtzioak kontuan hartuta, familietan banatzen dira. Garrantzitsuenak hauek dira: memoriak, mikroprozesadoreak, optoelektronika eta, azkenik, osagai diskretuen familia. Fagor Electronica enpresak 1965az geroztik garatzen eta fabrikatzen dituen erdieroaleak osagai diskretuen familian kokatzen dira.

Osagai diskretu horiek zirkuitu elektroniko batean dabilen seinale elektrikoa zuzentzeaz, indargabetzeaz eta mugatzeaz arduratzen dira, seinale hori zirkuituaren mikroprozesadore/mikrotxipera iristen denean mikroprozesadoreak (garunak) dagozkion erabakiak hartzeko eta edozein aplikaziotarako (ibilgailua, etxetresna elektrikoa, ordenagailua, zerbitzaria...) seinale/ekintza egokiak igortzeko baldintza egokietan egon dadin.

Gaur egun, mikroprozesadore-hornidura ezak (erdieroaleen mundu zabalean dagoen familiarik garrantzitsuenetariko bat) mundu lerroak geldiarazten dituen krisia eragin du sektore askotan, eta ez soilik automobilgintzan.

Non erabiltzen dira erdieroaleak? Zein sektoretara bideratzen dituzue?

Fagor Electronican Diodoak, Supresoreak, Tiristoreak eta abar ekoizten ditugu Diskretuen familian, Erdieroaleen mundu anitzean. Gure mundua elektronifikatzeko beharrari erantzuteko, gure produktuak asko erabiltzen dira hainbat sektoretan: automobilgintza, etxetresna elektrikoak, ordenagailuak, telefono mugikorrak, IoT (Internet of Things), etab. Adibide gisa, esan dezakegu munduan saltzen diren 4 ibilgailutik batek edo 10 plakatik batek Fagor Electronica enpresaren osagaiak dituela. Produktu horietan guztietan, Fagor Elektronikaren osagaia ez da begi bistan ikusten.

Bada Euskal Herrian erdieroaleak egiten dituzten beste enpresarik?

Europa osoan, erdieroaleen fabrikatzaile batzuk daude Frantzian, Italian, Herbehereetan, Euskal Herrian eta Alemanian, baina batek ere ez du mikroprozesadorerik egiten. Mikroprozesadoreen fabrikatzaile nagusiak Korean, Taiwanen eta Txinan daude.

Fagor Electronica osagai erdieroaleen (diskretuak) fabrikatzaile bakarra da Espainia osoan.

Asiako merkatuaren mendekotasun handiegia dago erdieroaleak erosteko orduan? Krisi honek agerian utzi du menpekotasun hori. Lehendik ere bazen?

Aurreko puntuan ikusi dugunez, mikroprozesadoreen Asiako fabrikazioarekiko mendekotasuna erabatekoa da; izan ere, duela 20-25 urte inguru, industria elektronikoak erdieroale gehienen fabrikazioa, mikroprozesadoreak barne, Asiako hego-ekialdera eramatea erabaki zuen. Lekualdatze horren arrazoia izan zen eskulanaren kostuak merketzea eta mikroprozesadoreen ekoizpen-instalazio bat eraikitzeko behar den inbertsio kopuru gutxitzea.

Automozioan nabaritu da bereziki? Edo beste sektore batzuetan ere bai?

Krisi hau sektore guztietan nabari da, baina, batez ere, automobilgintzan; izan ere, Euskadiko biztanleentzat automobilgintzaren sektorea oso garrantzitsua den arren, erdieroaleen munduan kontsumoaren % 10 baino ez da automobilgintzaren sektorea, eta oso aurretik dago, kontsumoaren eta irabazi-marjinen aldetik, telefonia mugikorraren eta ordenagailuen sektorea.

Ba al dago gertuko industrian mikrotxip gehiago egiteko aukerarik? Zaila al da esparru horretan lehiatzea? Zergatik?

Mikroprozesadoreak fabrikatzeko behar den ezagutza teknologiko handia eta behar diren inbertsio handiak direla eta, beharrezkoa da teknologia-politika propioa izatea, mikroprozesadoreen ekoizpen-instalazio bat eraikitzea ahalbideratuko duena.  Eta hori, gaur egun, oso zaila da Europan/Espainian, gobernu bakoitzaren interesak direla eta.

Krisi honek eragin dizue? Nola?

Mikroprozesadorerik ez izateak paniko-sentsazioa sortu du gainerako osagai erdieroaleen erosleengan, eta “gainezka” egin du, hurrengo hilabeteetan osagai-eskasia etor daitekeelako. Horrek guztiak inpaktu etengabeak eragiten ditu mundu osoko ekoizpen-kateetan, eta ekoizpen-geldialdiak ere eragiten ditu. Fagor Elektronikaren kasuan, esku hartzen duten sektoreen aniztasunari eta ekoizten dituen zirkuitu elektronikoen aniztasunari esker, oraingoz ez dugu produkzioak geldiarazi beharrik izan, nahiz eta horrek gure ekoizpen-katearen planifikazioan egokitzapen etengabeak eragin dituen, fabrikazioarekin hasteko unean osagaien eskuragarritasunaren arabera finkatzen ditugunak.

Ez dugu baztertzen noizbait ekoizpena gelditu behar izatea, mikroprozesadorerik edo beste osagai erdieroalerik ez dagoelako.

Horri guztiari gehitu beharko litzaioke Txinatik datozen osagaien kate logistikoa izugarri korapilatu dela, Txinatik Europarako kontainerrak ontziratzeko arazoengatik eta, batez ere, osagaien prezioak zein garraio logistikoa neurriz kanpo igo direlako. 

Egoera hobetuko al da etorkizun hurbilari begira? Nola erantzun diezaioke euskal industriak arazo horri?

Etorkizunari begira, ez dugu uste egoerak hobera egingo duenik datozen hilabeteetan; izan ere, erdieroaleak eskatzen dituzten sektoreetako bakar batek ere ez du eskaera murrizten eta mikroprozesadoreen ekoizpen-gaitasunak handitzen ari da. Horregatik guztiagatik, gaur egun, eta ekoizpen-gaitasunak handitzeko mikroprozesadoreen ekoizpen-instalazioen eraikuntza berriak aurreikusita daudenez, uste da egoera 2022ko bigarren seihilekorako normalizatu ahal izango dela, eta epe horretan fabrikazioak eta sektore askoren balizko hazkundea mikroprozesadoreen eskuragarritasunera mugatuta egongo direla.

 

Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak